2004-07-04 -- 1951.zenb
Manifesta, International Foundation Manifestak zuzendurik, bi urtean behin Europako hiri ezberdin batean egiten den erakusketa ibiltaria da. Lehenengo edizioa Rotterdamen egin zen 1996an eta ondorengoak, Luxenburgo, Ljubljana eta Frankfurten, hurrenez hurren. 2004an berriz, Donostiari egokitu zaio erakusketaren antolaketa.
Marta Kuzma eta Massimiliano Gioni komisarioek Europako 56 artista aukeratu dituzte bertan parte hartzeko. Gehienak artista gazteak izan arren, badira zaharxeagoak ere, adinari baino, lan berritzaileei begiratu omen dietelako aukeraketa egiterakoan. Tartean, lau artista euskaldun topatuko ditugu: Asier Mendizabal eta Iņaki Garmendia eta D.A.E. (Donostiako Arte Ekinbideak) proiektua osatzen duten Peio Agirre eta Leire Bergara. Aipagarria da bestalde, ekialdeko Europako artisten ugaritasuna, baztertu xamarrik geratzen baitira sarri.
Inguruaren ikuspegi zabalago bat ematearren, Donostiaz gain, Pasaian ere zenbait erakusleku kokatzea erabaki zuten, postaleko hiriaren alderdi "iluna" erakusteko asmoz. Guztira, eta zenbait artistak kalean egingo dituen ekintzak kontutan hartu gabe, sei egoitza ezberdinetan banaturik egongo dira erakusketak irailaren 30era arte.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa