Anjel Lertxundi2004-07-04 |
Euskaldunon berezitasuna Protagonismoa Irizpideak Garaian garaikoak Gogoratzen Inportantea Botoiari sakatzen Haur-jolas bat, lotsaren patioan.
Hauteskunde europarren ondoren, konstituzio bat bideratzeari ekin zaio. Nola irentsi da abstentzio izugarria? Konstituzioa izango da errealitate gordin horri bizkarra erakusteko modua? Ez dakit. Baina ez dut "Europa, nire aberria" bere orain arteko aberriaren gainetik jartzen duen politikorik ezagutzen. Agian horrek zerikusi handia du Europak oraindik sortarazten duen hoztasunarekin. "Herrien Europa izango da, ala ez da deus izango", entzuten genuen hauteskunde kanpainan. "Alferrik ari dira Espainia hausteko ahaleginean Europaren aitzakia darabiltzatenak", hori ere entzun genuen. Entzun genuen, halaber, "diruaren eta merkatuaren Europa", ez dela guk behar duguna, euroak erosleago egin gaituela, ez europarrago.
Hurbileko politikak gutxi arduratzen gaitu eta nola liluratuko gaitu urrutikoak?, izan da abstentzioa analizatu dutenen galdera usuena. Europa urruti? Ez gara ba europarrak?
Urruti ikusten da, bai, oso urruti, "Europa, nire aberria" esango dugun eguna. Urruti bezain premiagabe. Eta agian horixe da, konstituzio eta guzti ere, Europak duen arazorik larriena: ez dela abstrakzio bat baizik aberkoitasuna hurbilago sentitzen duten gure bihozñoentzat.
Ezin dizkiot estatuan egin dituen zirigontzi protagonismo zaleak barkatu. Baina aitor dut: Pinocheten kontrako ahalegina eskertzen diot, eta, oroz gainetik, kontu bat erakutsi izana mundu guztiari: beharrezkoa da nazio arteko justizia eta tribunal bat.
Galdera bat datorkit, ordea, haren izena entzuten dudan aldiko: zergatik ez du inolako iniziatibarik hartu Bushen kontra? Guantanamo, Irakeko inbasioa, gezurren erabilera gerra zuritzeko, torturakà Ez al dira aski motibo Bush tribunal baten aurrean esertzeko?
Bai, badakit, Amerikako Estatu Batuek ez dutela horrelakorik bidera dezakeen nazio arteko konbentziorik izenpetzen. Baina esanguratsua zatekeen horrelako neurri bat hartu izana. Testigantza moduan, badarik ere.
Baina nago, nazio arteko konbentzio eta neurriak aldeko izan balitu ere, Garzonek ez zuela mutur horretaraino eramango bere protagonismoa. Ez, ez da tontoa: tirano eroriekin soilik aplikatzen du legea.
Egia da literaturaren ûedo historiarenû ezagutzak ez duela etorkizuna txertatzen, literaturak ez baitu kontzientziarik, ez baitu moralezko izaerarik. Gu gara kontzientziadunak, gu gara moraldunak izanik etorkizuna batera zein bestera moldatuko dugunak.
û Halako batean heu ere gure artean! Bazuan garaia!
Horaziok dio:
"Baldin bizi badut zahartzaro lasaia, edo baldin kolore beltzeko Herio dama nire inguruan badabil; baldin aberatsa banaiz, edo baldin banaiz pobrea; Erroman banago nahiz atzerrian; edozein delarik ere nire egoera, idazten jarraituko dut".
Alegia, gogoratu nahian. Gogoratu, gogoan hartu. Ahaztu, gogotik kendu. Agian bi ekintzak ez dira hain kontrakoak ere. Osagarriak ere izan litezke: bi prozesuak bete behar ditugu oreka lortzeko. Zer da, ordea, oreka? Bizitzan aurrera asmatzen eta estaltzen joan garen gezur handien eta egia txikien multzoa izan daiteke.
Zahartzaroa askatasun-ekintza duin baten moduan bizi. Ederra da helburua. Baina bizi-iraupenaren luzapen askotan krudelaren garaiotan ûzahartzaroak garai batean zuen itzalik gabe, zaharrez arduratzen zen estruktura familiar zabal hura gabeû, zer esan nahi du zahartzaroaren duintasunak?
Demagun bi edadetu zahar-etxe batean:
PERU.- Ipurdi-bistan eta zikin jaio ginenez, duintasunez hil gaitezela behintzat.
MARIXE.- Duintasunez hil? Ez hadi barregarria izan. Esaiok, esaiok hori oxigenoaren hodiari eta sueroaren tutuari lotuta dagoenari. "Aiton-amon zaharrak ditu hiru elementu: katarroa, karkaxa eta azken ordua tormentu". Hori al da hire duintasuna?
Eu Thanatos, grezieraz eta, euskaraz, heriotza ona. Zientzia medikoaren garapena bizi-iraupena luzatzen ari da, horrek dituen ondorio guztiekin, tartean muga-mugako gaixoen ugaritzea. Traza guztien arabera, muga-mugako gaixo horien heriotza onaren auzia izango da datozen urteetako debate etikoen izarra.
Inportantziarik ez balu bezala ari gara hizkuntzari ostikada inportanteak ematen.