Astekaria

 Kultura 

Berdel frijitua tomatearekin

Hasier Etxeberria


David De Jorge


1951. alea
2004-07-04
alde 0    kontra 0

Osagaiak

- 8 berdel txiki edo 4 ertain

- Irina

- Gatza

- Oliba olioa, frijitzeko

- 2 baratxuri ale

- Litro bat tomate saltsa

- Pitxar bat sargardo-ozpin

Ongi garbituko dizkigute berdelak arrandegian, tripak, burua, alboko hezurrak eta isatsa kendurik. Txikiak badira, bitan zatituko ditugu; ertainak badira, lautan.

Oliba olioa isuriko dugu zartaginean, bi hatzeko neurria harturik. Su eztitan gozatuko ditugu baratxuriak, erre gabe olioa ongi kutsa dezaten. Minutu gutxi batzuen ostean, baratxuriak atera, sua biziagotu eta berdelak sartuko ditugu, gatza eman eta irinetan azaletik igurtzi eta gero.

Buelta eta buelta frijituko ditugu ondoren, minutu batez alde bakoitzetik. Bizpahiru txandatan egingo ditugu berdelak, olioaren tenperatura apal ez dadin.

Gorri eta kurruskari daudela xukatu eta tomate saltsa berotan murgilduko ditugu. Sagardo-ozpina erantsi eta irakinaldi bat emango diogu kazolari.

Gau batez edo utziko dugu kazola pausatzen, berdelak ongi busti daitezen. Mikrouhinetan berotu ondoan jango ditugu.

Baratxuria ahora etor ez dakigun

Baratxuria ahora etor ez dakigun, onena da zuritu, zatitu eta haren barruan dagoen ernamuina kentzea, oso pisua baita janez gero. Baratxuria bitan zatituko dugu, luzeran, eta labana baten muturraz bereiziko dugu bi ale erdietan azalduko zaigun ernamuina. Pikatu, xehatu, xerratu, xaflatuà egingo dugu ondoren baratxuria, jakiak eskatu bezala. Garrantzitsua da, halaber, baratxuria olio beroan eztitzea, gorritzea edo potxatzea, erdi gordinik ez jateko: urdailean min egingo digu bestela. Baratxurien olioa prestatu behar badugu, olioa epel dagoela has gaitezen prestatzen, baratxuriaren barrua ongi egin dadin. Arian-arian biziagotuko dugu sua, baratxuria eztitu bitartean, ongi gorritu arte. Gustu hobea du eta gure urdailak ere eskertuko digu. Ez da komeni baratxuri-olioa su bizian prestatzea.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1950
 
azala1949

1951 zenbakia.
2004ko uztailaren 04a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia