Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-06-27 -- 1950.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Haurtzaroan sesio, lehia, jolasleku. Beranduago zirri-toki. Gaztetan borroka eta konspirazio bilgune. Bertan ikusi genuen lehen ikurrina, geroago Kontxako estropadetan handixe jaurtia izan zenetako bat urtetara jakin genuenez. Pare bat aldiz, ahal moduan hanka egin behar izan genuen handik, lekutu. Eta beti, arrazoiaren bihotza ikurrina, propaganda paketeek bere magalean bai baitzuten leku aproposagorik. Manifa batean ezagututako lehen tirokatua ere, bere ingurutan ezagutu genuen, Trintxerpeko Salazar izeneko bat. Portuaren ingurua genuen babes, eta San Telmotik Kursaala ihesbide. Ez dira gutxi ditugun oroitzapenak, ez dira txikiak igarotako estuasunak. Gladys Enearekin batera, gure disko gogorrenean gomutarako urteek bigundutako gordekietako bat. Haatik, ordutik hona ez nahi adina ez nahi bezala baina aldaketak izan badira. Oraingo munipek espainiar poliziak harrapatu dituzte ikurrina ezkutuan. Piper potoa jarri eta hura kendu. Nahiz eta ez dituztela zigortuko badakigun, poza ematen du hola dabiltzala ikusteak, joan ez eta jinaren bidetik, estuasunik gabe lotsagarri. Beren inguruek ohoratuko dituztenak, marea beherantz doala bokalerantz igerian dakitela erakutsi dute, guk ibaitik gorantz egin dezaten noiz behartuko ote ditugun esperantzan bizi garela.

hemeroteka

1949. zenbakia | 2004-06-20
1948. zenbakia | 2004-06-13
1947. zenbakia | 2004-06-06
1946. zenbakia | 2004-05-30
1945. zenbakia | 2004-05-23
1944. zenbakia | 2004-05-16
1943. zenbakia | 2004-05-09
1942. zenbakia | 2004-05-02
1941. zenbakia | 2004-04-25
1939. zenbakia | 2004-04-11

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan