Astekaria

 Kultura 

Txahal mutur egosiak entsaladan

Hasier Etxeberria


David De Jorge


1949. alea
2004-06-20
alde 0    kontra 0

Osagaiak:

Txahal mutur bat, garbi

Baratxuri-buru bat

Porru bat, osorik

Tipulin bat, osorik

Oliba olioa

Ura eta gatza

2 eskarola, garbiak

Baratxuri ale bat, pikatua

Alliolli edo griviche saltsa ugari

Olio pixar bat kazolan isuri eta gorritzen ipiniko dugu muturra, alde guztietatik gorritu dadin arte. Erne ibili olio zipriztinekin!. Ongi xigortua gelditu behar du. Soberan dagoen koipea kendu eta erantsi egingo ditugu baratxuri-burua, porrua eta tipulina. Buelta batzuk eman eta ura isuriko dugu gainean, jakitik gora hiru behatz estali arte. Gatz pittin bat eman, kazola estali, eta utzi egingo dugu egosten, ezti-ezti, 2 bat ordu. Urez estalia egon behar du muturrak, eta ur gehiago isuriko dugu lurrintzen ari dela ikusten badugu. Ongi samurtu denean, sutatik atera eta iragazi egingo dugu sortutako zuku guztia. Zoparako edo uraren ordez gisatuari isurtzeko gordeko dugu egoste salda hori, zernahi, zakarretara bota baino lehen. Horren ostean, piezaren erdian duen kartilago gogorra kendu, eta zatitu egingo dugu muturra, xerra loditan. Gatza eman eta erretilu batean ipiniko dugu ondoren. Baratxuriarekin eta oliba olio birjinarekin ondu, eta aurrez egosi eta gatza emaniko muturraren gainean jarriko dugu eskarola. Ogi xigortua eta Hondarraitz edo allioli saltsa ugarirekin zerbitzatuko dugu entsalada, mutur zatiekin batera.

Amamaren berakatz-salda nola egin

Osagaiak:



2 berakatz edo baratxuri ale

l Gatza

Ura

Ogi puska bat

Zorrotada bat oliba olio birjina



Errezeta hau, munduko xinpleena, ez da lau lagunentzat, bakar batentzat baizik. Urdaila triste, ondoezik edo bihotzerreaz gaudenean hartuko dugu salda hau. Ajeak jota gaudenean, beraz. Ez du huts egingo. Eltze txiki batean, ura jarriko dugu egosten, berakatz ale birekin. Irakiten utziko dugu, borbor handian, bost-zazpi minutuan. Sua itzali, gatza eman, zorrotada on bat olio isuri eta ahalik eta beroen hartuko dugu, mingaina erre gabe. Kontuz! Ogi zatiak erantsi ahal izango ditugu, zopa moduan jateko. Ez horregatik.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1948
 
azala1947

1949 zenbakia.
2004ko ekainaren 20a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia