Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Tarteka inausi, bai

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1949. alea
2004-06-20
alde 0    kontra 0

Udaberri heze eta fresko honetan berozale amorratuak ez diren zuhaitz eta zuhaixkak lorea eman eta lorea eman oparo ari dira. Amaņililia edo lila (Syringa vulgaris) ederki nabarmendu da horietan.

Amaņililia garai batean erruz erabiltzen zen landare apaingarri gisa eta, batez ere, erramilleteak osatzeko. Lore-mordo bete-beteak urtean behin, udaberriaren erdi aldera ematen ditu, zuri, ubel, lila... Urrutitik antzemango duzu bere usain gozoa, airea bete, asetu egiten baitu. Pituitaria finekoentzat gehiegizkoa...

Erramilletetarako loreak ebakiz, nahi gabe ere, landarea inausten edo kimatzen ari gara. Ebakitako tokian bi puja berri sortuko dira zeinak udazkena bitartean osatu eta hurrengo udaberrian loratuko diren. Hurrengo urtean lorez zabalduko diren begiak aurtengo udan hazten diren adar horietan antolatuko dira. Loraldia amaitu bezain pronto inausketa gorriago bat egin daiteke, adarrak beheragotik ebaki, binaka dauden hostoen gainetik, beti ere. Uda osoa eta udazkenaren puska handi bat ditu landareak puja berri gazteak emateko. Kimu bat ebaki dugun tokian, hosto pareko pare horretan, bi puja sortuko dira eta urtetik urtera lore kopurua bikoiztu egingo da.

Inausketa honekin landarea kate motzean eutsiko dugu, trinko eta lorez bete-bete. Bestela landareak berezko joera, luxe eta zarpail garatzekoa laster azalduko du. Zakurrengatik esan ohi duguna, landareek ere nagusiaren muturra erakusten dute.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1948
 
azala1947

1949 zenbakia.
2004ko ekainaren 20a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza