Astekaria

 Txandan 

Museo bat

Castillo Suarez

Castillo Suarez


1949. alea
2004-06-20
alde 0    kontra 0

Berriki herri maputxearen kontrako ebazpen baten berri izan dugu: senar-emazte maputxe batzuek okupatutako 500 hektareako lur sail abandonatua utzi beharko dute, Benetton konpainiakoak direlako. Herri maputxeak lotura oso berezia du lurrarekiko. Emakumeak eta gizasemeak ez dira lurren jabeak edo nagusiak, lurraren parte bazik ûmaputxe hitzak lurreko jendea esan nahi duû. Garai batean izandako lurren zati handi bat galdu dute maputxeek. Horregatik, asko eta asko hirietara joan dira bizitzera. Esaten dutenez, maputxeentzako ez dago lur sailik gabe bizitzea baino gauza mingarriagorik. Hiriek maputxeen kultura desagerrarazten dute errukirik gabe. Hirietan desagertzen ari da maputxeen hizkuntza.

Museoa eraiki du Benettonek Patagonian, besteak beste, maputxeei buruzkoa. Museo bat eraikitzeak, ordea, ez du esan nahi beraien balioa aitortzen zaienik. Ez horixe. Batzuetan hilak nahi lituzketen gauzak gordetzeko egiten dituzte museoak. Haatik, maputxe herriarentzat zilegitasun handia du lurrak berreskuratzeko borrokak, museoen gainetik bizirik dagoen herria baita.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1948
 
azala1947

1949 zenbakia.
2004ko ekainaren 20a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia