Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Makina bat kontu

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


1949. alea
2004-06-20
alde 0    kontra 0

4x4 gutxiago arnasa hobe hartzeko

4x4 ibilgailuen inguruan eztabaida sutsua hasi berri da. Londresko alkate Ken Livingstone-ek ibilgailu hauek hirian erabiltzea kritikatu berri du eta Parisko Kontseiluak mugatu egin du hiri barnean 4x4ak erabiltzea.

Berdeek piztu dute alarma, oinezkoentzat eta motorzaleentzat gerta daitezkeen kalteak azpimarratuz, eta hainbat lekutan poluzio-gailurrak gertatzen direnean 4x4ak debekatzeko asmoa dute. Frantziako ingurumenerako agentziak eginiko azken txostenean adierazi du, 4x4ak direla CO2 gehien isurtzen duten ibilgailuak. Berlinak kilometroko 146 gramo CO2 isurtzen du, monospacek 201, minibusek 217 eta 4x4ak 232. Gainera, hirietan, gainerako ibilgailuek baino %48 gehiago kontsumitzen dute.

7 milioi digitu baino gehiagoko zenbaki lehena

Zenbaki lehenak dira, bere buruarekin edo batarekin bakarrik zatituz emaitza zehatza, hau da, hamartarrik gabekoa, ematen dutenak. Matematikarientzat oso zenbaki bereziak dira, besteak beste, jokoen munduan erabiltzen direlako. Orain gutxi zenbaki lehen luzeena topatu dute Seattle-ko matematikari batzuek GIMPS deituriko erakundearen softwarea erabiliz: 7 milioi digitu baino gehiago ditu. Matematikarien buru Josh Findley da eta kalkuluetarako hainbat ordenadore erabili zituen, sarean konektatuta. Aurkitutako zenbakia Mersenne motakoa da eta orain arte mota horretako 40 zenbaki baino ez ziren ezagutzen. Zenbaki lehen hau honelaxe kalkulatzen da: 2 ber 24.036.583 ken 1, eta 7.235.733 digitu ditu, aurreko marka zuenarekin alderatuz, milioi bat digitu gehiago. Mersenne XVII.mendeko monje baten izena da, honek ikertu baitzituen zenbaki lehen berezienak eta baita formula bat aurkitu ere. Mersenne motakoak dira zenbaki lehen handienak. Epe motzera, GIMPS-ek 10 milioi digituko zenbaki lehena lortzeko asmoa du, horrela fundazio estatubatuar batek iragarritako 100.000 dolarreko saria irabazteko.

Mystérieuse maladie bovine en Grande-Bretagne

Britainia Handiko gobernua presaka aztertzen ari da hil berri den behi bati hartutako laginak. Antza, garunaren materia zurian gertatutako infekzio batek sortutako paralisi progresibo baten ondorioz hil da, baina oraindik ez dira gai diagnostiko zehatz bat egiteko. Poliomilitis bobinoa, botulismoa, entzefalopatia eta Niloko birusa baztertuta geratu dira jada, baina "behi ero"en sindromeak oraindik dirau, ez baita ahaztu behar bertan hasi zela aipatu gaitz hau. Oraingoz beldur dira gaixotasun berri baten aurrean ote dauden, eta hori argitu artean gobernuak zein albaitariek gardentasun politika zabaltzea erabaki dute.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1948
 
azala1947

1949 zenbakia.
2004ko ekainaren 20a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza