2004-06-20 -- 1949.zenb
Urkabustaizko bailaran, Goiuri auzoa dago 622 metroko altueran eta 52 biztanlerekin. Sona, Altube ibaiaren jaiotza parean, Oiardo errekak hartzen duen abiaduratik datorkio. Oiardoko urek landutako kare-harriak ia 100 metroko ur-jauzia eskaintzen digu. Gorbeia parke naturaleko parajeetako bat da. Gibijo mendizerraren hegalean eta Orduņako haitzen babesean, larre zabalak erakusten ditu. Bertan bazkatutako ardien esneaz sortutako ardi gazta zaporetsua ahaztezina da. Belardi, pagadi, harizti, erkamezti... liluragarriak dituena, eta Euskal Herrian noizik eta behin agertzen den otsoaren lekuko bakarretakoa da. Artaldeak zaintzen, badaezpada, artzakur galantak, zintzo, fidel eta zailduak dituzte beti erne.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa