Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-06-20 -- 1949.zenb

Garai modernoak

Inma Errea

Iruņeko letxugak. Inoiz esan dute Nafarroan ez dagoela bazterrik haize errota moderno horiek ikusi gabe egoteko modukorik.

Hautematea puztua dirudien arren, errealitatetik gertu dago. Euskal Herriko beste lurretara zabaldu omen da izurritea. Gure garaian, ingurumena negozio onak egiteko aitzakia bilakatuta, zenbaitek modu bitxian ulertzen dute ekologia.

Iruņean, esaterako, pasealeku eder bat egiten ari dira, Arga ibaiaren bazterretan barna, Europako funtsekin lagunduta. Proiektu polita, ingurumena zaintzea helburu izaki hiritarren artean zein talde politikoetan adostasun zabala bildu duen asmoa, gainera. Aurreko egunean, ordea, zerbait harrigarri kontatu zidaten. Pasealekua osatzeko, lurrak erosten ari omen dira, zein eta betidanik Arga ibaiaren ertzetan jardun ezin ekologikoago batean erabili dituzten lurrak, baratze-lurrak, alegia. Baratze tradizionalak desagertzeko arriskuan egon daitezkeela, kontraesanaren pitzadura amildegi bihurtzen da ortu horien artean nekazaritza biologikoa praktikatzen duten zenbait direla ohartu ahala. Baratze horiek kentzera, pikutara igorriko lituzkete, ingurumenaren izenean, betidanik Iruņeko ingurumenaren parte funtsezkoa izan diren baratzeak. Hori guztia, noiz eta Europako zein Iparramerikako hiri handi anitzetan hiri-baratzeen aldeko ekimenak ugaltzen ari diren garaian!

Eraikuntza nazionala. Azkenotan ez dago Nafarroan biderik eraikuntza lanen bat ikusi gabe ibiltzeko modukorik.

Ez dakit eraikuntza nazionalaren kontzeptuari tinko heldu dioten hormigoiaren sektorekoek Nafarroan, baina, nonahi ikusten dira kultura-guneak, merkataritza eta aisiako eremu erraldoiak eta etxeak ûbatik bat, etxeakû eraikitzeko obrak. Etxebizitzen parkea izugarri handitzen ari da Nafarroan, eta bada nor laster nafarroi orori etxebizitza bana egokituko zaigula dioenik. Erran gabe doa, irudipena zentzu estatistikoan hartu behar da, hots, nik bi oilasko irentsita eta zuk bat ere jan gabe biok ala biok oilasko bana jan dugula kalkulatzen duen eragiketa bitxi horri helduta. Eraikuntzak tokia jan dio laborantzari Nafarroan, eta garai batean garia hazten zen tokietan orain txaletak, luxuzko pisuak eta akosatuak altxatzen dira. Modernitateak agindu bezala, eraikin batzuk ekologikoak dira. Badakit fenomenoa ez dela nafarron esklusiba, baina Iruņerrian barnako ibilbidetxo bat baino ez da egin behar, Foru Erkidegoan joera eraikitzaileak duen indarra ohiz bestekoa dela antzemateko. Egia izanen da, mihi aierukorrek dioten bezala, grina eraikitzaileak Nafarroako fiskaltasun bereziak lur hauetaraino erakartzen omen dituen aberatsen beharrak betetzen dituela?

Jan eta jan. Baina neurriz, betiere. Jende potoloa, lodia, jende gizena, ederra, anitz omen da, gara, munduaren parte honetan. Gero eta lodiago, gainera. Eta agintariak kezkaturik daude. Eta gehiegizko pisua dugunok kezkatzen hasi beharko genuke, agintarien kezka ikusitakoan. Ez baita ezer artegagarriagorik agintedunek gure bizitzako alor denak kontrolatzeko gogoa baino. Ez da desiragarria, ezta erraza ere, potolotasunaz harro egotea, baina gehiegikeria deritzot, Frantziako ikastetxeetan egin nahi duten antzera, haurrek hamaiketakorik jan behar duten kontrolatu nahi izateari. Gehiegikeria baita, abusua, produktu gizengarrien kontsumoa neurri gabe bultzatzen hasi eta jendearen jan-neurrietan dekretu bidez eskua sartzen bukatzea. Frantzian mantelinekin eta tangekin nola, hala jokatzen gustura dabiltza hainbat agintari ûfrantziar zein ezû baina ez zait iruditzen halakoek arazoei neurria hartzen dakitenik.

Ni Iruņeko barazkiak jaten segitu ahal izatearekin konformatzen naiz, baina ez dakit plazer hori ere ez ote diguten kenduko, Argaren ur-bazterretan diseinuzko eraikinen bat ez ote den haziko, letxugen lekuan.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan