Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-06-20 -- 1949.zenb

Jakoba Errekondo


Udaberri heze eta fresko honetan berozale amorratuak ez diren zuhaitz eta zuhaixkak lorea eman eta lorea eman oparo ari dira. Amañililia edo lila (Syringa vulgaris) ederki nabarmendu da horietan.
Amañililia garai batean erruz erabiltzen zen landare apaingarri gisa eta, batez ere, erramilleteak osatzeko. Lore-mordo bete-beteak urtean behin, udaberriaren erdi aldera ematen ditu, zuri, ubel, lila... Urrutitik antzemango duzu bere usain gozoa, airea bete, asetu egiten baitu. Pituitaria finekoentzat gehiegizkoa...
Erramilletetarako loreak ebakiz, nahi gabe ere, landarea inausten edo kimatzen ari gara. Ebakitako tokian bi puja berri sortuko dira zeinak udazkena bitartean osatu eta hurrengo udaberrian loratuko diren. Hurrengo urtean lorez zabalduko diren begiak aurtengo udan hazten diren adar horietan antolatuko dira. Loraldia amaitu bezain pronto inausketa gorriago bat egin daiteke, adarrak beheragotik ebaki, binaka dauden hostoen gainetik, beti ere. Uda osoa eta udazkenaren puska handi bat ditu landareak puja berri gazteak emateko. Kimu bat ebaki dugun tokian, hosto pareko pare horretan, bi puja sortuko dira eta urtetik urtera lore kopurua bikoiztu egingo da.
Inausketa honekin landarea kate motzean eutsiko dugu, trinko eta lorez bete-bete. Bestela landareak berezko joera, luxe eta zarpail garatzekoa laster azalduko du. Zakurrengatik esan ohi duguna, landareek ere nagusiaren muturra erakusten dute.

Joxerra Aizpurua


4x4 gutxiago arnasa hobe hartzeko

4x4 ibilgailuen inguruan eztabaida sutsua hasi berri da. Londresko alkate Ken Livingstone-ek ibilgailu hauek hirian erabiltzea kritikatu berri du eta Parisko Kontseiluak mugatu egin du hiri barnean 4x4ak erabiltzea.
Berdeek piztu dute alarma, oinezkoentzat eta motorzaleentzat gerta daitezkeen kalteak azpimarratuz, eta hainbat lekutan poluzio-gailurrak gertatzen direnean 4x4ak debekatzeko asmoa dute. Frantziako ingurumenerako agentziak eginiko azken txostenean adierazi du, 4x4ak direla CO2 gehien isurtzen duten ibilgailuak. Berlinak kilometroko 146 gramo CO2 isurtzen du, monospacek 201, minibusek 217 eta 4x4ak 232. Gainera, hirietan, gainerako ibilgailuek baino %48 gehiago kontsumitzen dute.


7 milioi digitu baino gehiagoko zenbaki lehena

Zenbaki lehenak dira, bere buruarekin edo batarekin bakarrik zatituz emaitza zehatza, hau da, hamartarrik gabekoa, ematen dutenak. Matematikarientzat oso zenbaki bereziak dira, besteak beste, jokoen munduan erabiltzen direlako. Orain gutxi zenbaki lehen luzeena topatu dute Seattle-ko matematikari batzuek GIMPS deituriko erakundearen softwarea erabiliz: 7 milioi digitu baino gehiago ditu. Matematikarien buru Josh Findley da eta kalkuluetarako hainbat ordenadore erabili zituen, sarean konektatuta. Aurkitutako zenbakia Mersenne motakoa da eta orain arte mota horretako 40 zenbaki baino ez ziren ezagutzen. Zenbaki lehen hau honelaxe kalkulatzen da: 2 ber 24.036.583 ken 1, eta 7.235.733 digitu ditu, aurreko marka zuenarekin alderatuz, milioi bat digitu gehiago. Mersenne XVII.mendeko monje baten izena da, honek ikertu baitzituen zenbaki lehen berezienak eta baita formula bat aurkitu ere. Mersenne motakoak dira zenbaki lehen handienak. Epe motzera, GIMPS-ek 10 milioi digituko zenbaki lehena lortzeko asmoa du, horrela fundazio estatubatuar batek iragarritako 100.000 dolarreko saria irabazteko.


Mystérieuse maladie bovine en Grande-Bretagne

Britainia Handiko gobernua presaka aztertzen ari da hil berri den behi bati hartutako laginak. Antza, garunaren materia zurian gertatutako infekzio batek sortutako paralisi progresibo baten ondorioz hil da, baina oraindik ez dira gai diagnostiko zehatz bat egiteko. Poliomilitis bobinoa, botulismoa, entzefalopatia eta Niloko birusa baztertuta geratu dira jada, baina "behi ero"en sindromeak oraindik dirau, ez baita ahaztu behar bertan hasi zela aipatu gaitz hau. Oraingoz beldur dira gaixotasun berri baten aurrean ote dauden, eta hori argitu artean gobernuak zein albaitariek gardentasun politika zabaltzea erabaki dute.

Jabier Agirre


Obesitatearen aurkako borroka haurtzarotik ari gara galtzen "gizarte aurreratuetan", eta adin horretan, hain zuzen ere, hasi beharko genuke borroka latz hori irabazten. Horixe da, gordin bezain garratz, Pragan kaleratu duten abisua. Bertan egin baita maiatzaren azken astean Obesitatearen Europako Kongresua, gaiaren inguruko 2.500 espezialista baino gehiago bilduz.
Peter Kopelman da Obesitatea ikertzeko Europako Elkartearen lehendakari, eta berak eman zuen aurreneko alarma deia, gaitzak ume eta nerabeen artean hartu duen hedapena ikusita. Arazoa ez da hor geratzen, eta esan beharra dago gazte obesoen artean asko gehitu dela 2. motako diabetesa, obesitateak orain arte pertsona helduetan eragiten zuen konplikazio mediko usuenetako bat. Kontua da, Xabier Formiguera doktoreak esan bezala, gaur egun 2. motako diabetesa ezin dela helduen diabetes-mota bezala hartu.
Obesitatearen zifrak ikaragarriak dira. Espainian helduen %14,5 obesoak dira, eta 16 urte arteko ume eta nerabeetara etorriz, %20 dira obesoak ûhau da, beren gorputzeko masaren indizea 40tik gora dutenakû. Egoera hori egiazko pagotxa da gaurko umeak bihar-etzi ere obeso izan daitezen, ikerketek frogatzen duten bezala 14 urterekin obeso izateak %80 gehitzen baitu helduaroan ere obeso izateko aukera. Horren erakusgarri, datu hau: haurretatik obeso ziren helduak hiru aldiz gehiago dira orain, duela hamar urte baino. Euskal Herriko datuak ere kezkatzeko modukoak dira: 2.000 gizonezko baino gehiago eta 4.500 emakumetik gora obeso dira.
OHARRA: Hobe genuke gizentasuna, loditasuna eta antzeko eufemismoak utzi, eta arazoari bere gordintasunean heltzea, izenetik bertatik hasiz. Horrexegatik erabiltzen dut obesitate hitza, loditasun, gizentasun eta gainerakoak beste maila bateko kontuentzat utziz.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan