Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-06-20 -- 1949.zenb

Amorrortu

Joxe Mari Ostolaza

Jokalari zelarik, inoiz ez nion euskaraz mintzo entzun. Ez ziren haiek euskaraz jarduteko garai egokiak, komunikabideetan zeuden euskaldun ale bakartiak beren bordatxoetatik aritzen baitziren egun eta ordu jakinetan, bordatan bizi zirenentzat propio eginak. Ba omen ziren irrati batzuk normalak izaten saiatzen zirenak, herri kirolez gain futbola ere ematen zutenak, hirietara iristen ez zitzaizkigunak, apaiz euskaltzale batzuen konplizitatea baliatuz jarduten zutenak. Ez nuen nik Amorrortu euskaldunik ezagutu. Geroago, entrenatzaile gisa Zornotzan eta Barakaldon topatu nuen arerio. Ez nuen euskalduntzat jotzen. Denoueix-en aurretik Donostian behar zuena ûbere jokalari ohiak Astik Eibar zubia prestatu eta hura iragan ondoren, orain ekarri duenaû ETBn entzun nuen euskaraz, jario emaritsuz polito. Bordarik gabe, etxetik etxera. Normal. Epikarik gabe. Bidali duten normandoa, etxekotzeko biderik ezagutarazi ez ziotena gustukoa baldin banuen ere, euskaldun berritua nahiago. Taldea eta ingurua emaitzetan ere garaile irteten direna ustekoa naiz, seme barreiariarena ederra baita. Etxeko kazetariek ez dute itzulpenik egin beharko, eta entrenatzaileak berba egin diezaioke lehendakari donostiar lagunari, hau trebatu dadin.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan