Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-06-13 -- 1948.zenb

Hamarretik lauk erretzeari uzten dio tratamendu medikoarekin

Jabier Agirre


Erretzeari uzten saiatu direnen artean, 10 gaixotik 4k lortu du, tratamendu medikoari esker, nikotinaren adiktu edo zaleen artean egindako lehen ikerketa serioak erakusten duen bezala. Eta datu horietan oinarrituta, Madrileko Pneumologia eta Kirurgia Torazikoko Elkartearen buru Pilar Lucas doktoreak, duela urtebete egindako promesa betetzeko eskatu zion Osasun Ministerioari: nikotinaren adikzioaren kontrako tratamenduak finantza ditzala, hain zuzen ere.

2003ko urtarrilean, artean osasun-ministroa zen Ana Pastorrek "urtebete baino lehenago tratamendu horiek finantzazio publikoa izango zutela" agindu zuen. Nikotinaren adikzioa Espainiako hiritarren %34,5en kontua da, eta tabakismoak astero-astero 1.000 pertsona hiltzen ditu, horietako heriotza asko saihestu zitezkeen arren. Horrexegatik, adikzio hori sendatzeko moduko tratamenduak baditugunez, erokeria hutsa da metodo horiek ez erabiltzea, eta osasun publikoak ez finantzatzea.

Nikotinazko partxe eta txikleekin, edo bupropion pastillekin egindako terapiak, edota batzuen nahiz besteen konbinazioak eraginkorrak izan dira ikerketa horretan parte hartu duten eta Pneumologiako zerbitzuetara eta tabakismoaren kontrako kontsultetara etorri diren 904 gaixoen % 40ren kasuan. Baina zifra hori handiagoa izan zitekeen, erretzeari uzteko saioen %2-4 saiotan bakarrik erabiltzen baita tratamendu egokia. Ikerketak berak dioenez, bere kasa saiatzen diren tabakozaleen artean, arrakasta ûtabakoa behin betiko uztea alegiaû %7k bakarrik lortzen du.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan