Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-06-06 -- 1947.zenb

Zer da... BMFIak

Daniel Udalaitz

Balore Mobiliarioetan Inbertitzeko Funtsak (BMIF) taldean inbertitzeko moduetako bat dira. Inbertitzaile txikiek horietara jo dezakete, beren aurrezkiei errentagarritasun handiagoa ateratzeko. BMIFen helburua dirua irabaztea besterik ez da: haien jarduna inoiz ezin da orientatu sozietate baten kontrola erdiestera. Horregatik, legeak mugak ezartzen ditu sozietate bakoitzean BMIFetan parte hartzeko. Merkatuan hainbat eratako BMIFak daude: errenta aldakorrekoak, errenta finkokoak eta mistoak. Errenta aldakorreko BMIF batean parte hartzen duenak arrisku handiagoak hartzen ditu bere gain, ezen bere aurrezkiak, oso-osorik, Burtsako akzioen merkatuan inbertitzen dizkiote, nahiz eta errentagarritasun handiagoa lor dezakeen. BMIF horien etengabeko gorabeherek, ordea, eragina izango dute inbertitzailearen lasaitasunean. Errenta finkoko BMIFak, berriz, errenta finkoko baloreek bakarrik osatzen dituzte, eta errentagarritasun segurtatua lortzen da, nahiz eta interes-tasen bilakaerak eragin handia izango duen funtsa osatzen duten tituluen prezioan. BMIF mistoek, azkenik, aldi berean inbertitzen dute errenta finkoko merkatuetan eta errenta aldakorrekoetan. Horregatik, BMIF misto horiek inbertsioen arriskuak murrizteko bidea ematen dute, merkatu bateko galerak beste bateko irabaziekin konpentsatzen baitituzte.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan