Astekaria

 Kultura 

Sardinak eskabetxean

Hasier Etxeberria


David De Jorge


1947. alea
2004-06-06
alde 0    kontra 0

Osagaiak:

1,5 kilo sardina ertain, garbi eta bururik gabe

Irina eta frijitzeko olioa

2 tipulin eder, zerrendatan moztuak

8 baratxuri xister, osorik

Erramua, hosto fresko bat

10 koilarakada oliba olio

Koilarakada bat piperrauts gozo

Koilarakada erdia piperrauts min

Litro erdia oliba olio birjina

Litro laurdena sagardo-ozpin

Litro laurdena ardo zuri

Gatza

Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko ditugu sardinak. Xukatu eta geroko gordeko ditugu.

Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri, tipulinak eta baratxuriak ipini eta, gatz pixka bat eman ondoren, edukiko dugu dena su eztitan frijitzen, 10 bat minutuan. Piperrautsa eta erramua gaineratuko ditugu ondoren. Nahasi eta oliba olio birjina, sagardo-ozpin eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 5 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dugu, ondoren, eskabetxea. Une horretan kazolaratuko ditugu sardinak, lehor ez daitezen. Beste 5 bat minutuan edukiko ditugu sardinak su eztitan, irakiten utzi gabe. Sutatik atera eta hozten utziko dugu, ondoren, guztia.

Onena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Sardinak behar bezala bustiko dira ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri on: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.

Zorroko patata purea nola konpondu


Zorroko patata pure bat konpontzeko, ez egin kasurik sekula paketean fabrikatzaileak dioenari, behin ere ez. Esaten duten ur kopuruaren ordez, esnea edo esnegain likidoa jarri, erdi eta erdi, adibidez. Esnea-edo irakiten hasten denean, gutxika-gutxika patata hautsak gehitu, eragiteari utzi gabe, pure krematsu eta lodi samarra lortzen dugun arte. Orduan gurin dado hotzak erantsi, nahi adina, eta lehenago bezala, nahasi eta nahasi, pureak erabat hartzen dituen arte. Pure kilo bakoitzeko 350 gramo gurin fresko sar dezakegu, lasai ederrean. Beharrezkoa bada, gazitu eta hoztu baino lehen zerbitzatu. Piperbeltz eho berria ere gehi genezake, zimiko bat.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1946
 
azala1945

1947 zenbakia.
2004ko ekainaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza