Anjel Lertxundi2004-06-06 |
Tortura
Orain, ordea, Pentagonoko kontzientzia txarrak kamera digitalak galarazi ditu, ez torturak.
Urrea (oraingoan, beltza) nagusi
Martin deituko diot
Nire emaztearen osaba zen Martin. Ez zen gu bizi garen herrian jaioa, baina hemen zituen ahaide gehienak, tartean bere iloba besoetakoa, nire emaztea.
Gurera etorri zen.
Gelditzeko itzuli zen. Berehala hasi zitzaion, ordea, egonezinaren harra: arrotz sentitzen zen familiartean eta lagunekin; arrotzak zitzaizkion aldaketa urbanistikoak eta sozialak; arrotza, Euskal Herriko bizitza; arrotz egiten zitzaion euskara bera ere, haurretako jardun askatu noranahiko hartatik hain desberdina. Arroztasun berriren bat nabaritzen zigunean, bere baitan bihurriturik, zen baino uzkurrago jartzen zitzaigun. Ez zuten, ordea, makurguneok etsi, eta, pixkana-pixkana, Martinek uzkurtasun-uneak eramaten ikasi zuen: ez, ordea, esan gabe errazegi etsitzen genuela bidegabekerien aurrean. Hori zen hitzez erakusten zigun desadostasun bakarra. Gainerakoak ûdesadostasunak zein desberdintasunakû aurpegian nabarmentzen zitzaizkion eta, batez ere, arnasa hartzerakoan zeukan sudur-zuloak betetzeko modu erdi etsi erdi haserretuan.
Zerekin alderatzen zuen hemen topatzen zuena? Amerikan utzi zuenarekin? Haurtzaroko Euskal Herriarekin? Gerra garaian bizitzea egokitu zitzaion gertakizun latzekin? Martinek ez zuen haurtzaroa aipatzen, ez zuen Gerraz hitz egiten, ez zituen orokorkeriak baino esaten Amerikan bizi izandakoaz. Orainari heldu nahi ziola pentsatzen genuen guk, ez zuela iraganaren premiarik etorkizuna nola dantzatu jakiteko.
Artean sasoiko zegoen, eta sarritan joaten zen mendira. Hantxe sentitzen omen zen libreen, paisaiak baretzen omen zion itzulerak sortutako egonezina. Behin, Andazarrate inguruetan adiskide batzuekin genbiltzala, Martinen sorterriaz berari galdetzea otu zitzaion haietako bati.
Martin inoiz ez bezala bihurritu zen bere baitan, birao itxurako zerbait bota zuen ingelesez, sudur-zuloak bete zitzaizkion, egingo nuke ahaleginak egiten ari zela haserrea ezkutatzeko. Alde egingo zigula pentsaturik, emazteari begiratu nion. Sorbaldak jaso zituen, hark ere ez baitzekien zer egin, nola jokatu. Bagenekien Martin jaio zen auzoan zerbait izugarria gertatu zela gerra garaian, baina ez genekien zer. Emaztearen etxean ez zuten sekula hitzik egin hartaz.
Halako batean, ordea, Martinek, kokotsa jasorik, pista bat seinalatu zigun hitzik esan gabe. Martinen auzora iritsi bitarteko kontuek garrantzi gutxi dute: egun beltza zela, bide luze hura egiteko gure oinetako eta arropak ez zirela egokienak, eta pista bukatu zenean mendi-bide lokaztu batean gora egin genuelaā Ez dira horiek ezer, ez behintzat nire emaztearen osabak bide guztian erakutsi zuen isiltasunaren parean. Bidea erakusteko aitzakian, gure aurretik egin zuen pistan gora, eta inork haren parera heltzeko ahalegina egiten zuenean, harrigarriro bizkortzen zuen pausoa. Esan liteke bere auzora iristeko amorratzen zegoela. Baina nire emazteak bazekien ez zela hori arrazoia. Eta gero eta kezkatuago zegoen.
Garrantzirik gabeko anekdota hutsa da, beraz, mila metro inguru dituen bizkarņo batera heltzeko egin behar izan genituen bi ordu haien kontakizuna. Baina bizkarņotik begiratuta aurrean ikusi genuenak ûMartinen auzo erdi erori guztiz abandonatuakû ordu arteko anekdota guztia papurtzen du: laino artetik iragazten zen eguzki-argi doian bilduta, auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena. Ematen zuen auzoak zerua erakartzen zuela, argia erakartzen zuela, urre zaharraren koloreko iragan bat erakartzen zuela, istorio eta kantu zaharren lilura erakartzen zuela, urruti-mina erakartzen zuela hainbat bizitzen habia izandako auzo txiki abandonatu harkā Ezkerte zurien maindirepean zeuden inguru guztiko arbolak, eta herri erdi eroriaren bihotz-bihotzetik edo haren hondakinetatik jaiotako arbola pare batek itxura irreala ematen zion ikuskizunari.
Errespetuzko isiltasun ia erabatekoan hasi ginen muinotik auzorantz, harik eta, auzotik oso hurbil, ur biziko errekasto batekin topo egin genuen arte. Errekak ez zekarren ur askorik, aise igaro genezakeen erreka ertz batetik bestera zeuden harrien gainetik.
Brastakoan, nire andreari garrasia atera zitzaion. Martin falta zela oharturik, atzera egin genuen, denon buruetan zebiltzan aukerak hitzez adierazteko beldurrez. Ordu laurden bat egingo genuen bidean atzera, sasi eta haitz arteetan begiratuz. Arbola baten kontra ikusi genuen, esku biak bide-makilan jarrita. Nabarmena zen negar egin zuela.
- Auzoaren erdiko bi arbola horiek... hortxe fusilatu zituzten nire gurasoak...
Ez zuen besterik esateko kemenik izan, eta guk ez genion ezer galdetu.
Atzera begiratu gabe egin genuen bizkarņorainoko bidea.
Egia gezur
Baina Juan Kruzek baratzeko lanean atseden harturik eskuak aitzur-kirtenean pausatzen dituenean, bizitzari begira dago, bizitzari normalean ikusten ez diogun pitzaduraren baten hausnarrean ari da. Egia gezur liburuko aforismoak horren lekuko.
Existentzia ukatzen