Astekaria

 Txandan 

(Bide) gorriak eta bi

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


1947. alea
2004-06-06
alde 0    kontra 0

Bizikleta zale amorratua naizen aldetik, pozgarri zait politikariei aspaldion piztu zaien bidegorrien aldeko grina, kolore guztietako politikariak ari baitzaizkigu, eta ez gorriak bakarrik, bidegorrien aldeko aldarriak egiten, eta baita inoiz edo behin bidegorriren bat edo beste egiten ere.

Egin egin baita aspaldion bidegorririk franko. Ni bizi naizen herri-hirian bertan, Donostian, izango da bidegorritan kilometro dezente, zehazki zenbat ez dakit baina. Bada bidegorri polit bat Aiete aldean, nik ezagutzen dudan zabalena; Kontxakoa ere, zer esanik ez, hor dago, ondo begi-bistan. Paseo Berrikoa ezin utziko dugu aipatzeke, bere kresal usain eta guzti. Eta Urumea bazterrekoari dagokio zaharrena izatearen itzala.

Izan bada, beraz, non ibilia. Gertatzen dena, ordea, zera da: bidegorriok guztiok zein bere lekuan daudela, eta batetik bestera joateko autoen artean pasatu beharra dagoela, bidegorria utzi eta bidean gorririk ibilita, bide beltzean gorriak eta bi ikusteko arrisku gorriarekin. Euskarari dagokionez ere halatsu ez ote gabiltzan, horixe otu izan zait niri sarritan. Bidegorri puxka ederrik egin bai, baina presaka gabiltzanean ûeta noiz ez gabiltza gaur egun presaka?û bizikleta aparkatu, bidegorria utzi, eta albo-erderetako baten autobidean abiatzen garela, ziztu bizian, autoz. Hori bada auto-determinazioa, aukeran nahiago bizikleta eta amorru gorritan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | Ilazki | 2011-05-27 21:51:40

    EOIko testua.

azala  
azala1946
 
azala1945

1947 zenbakia.
2004ko ekainaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia