Astekaria

 Kultura 

Sukaldean: Arkume hankak saltsan

Hasier Etxeberria


David De Jorge


1946. alea
2004-05-30
alde 0    kontra 0



Osagaiak:

24 arkume hanka, zuri-zuriak

30 baratxuri ale, zuritu gabe

Porru bat, pikatua

Tipulin bat, pikatua

Litro erdia ardo beltz

Oliba olioa

Ura

Irina eta arrautza joa

Gatza

Gatza eman eta kazola batean oliba olio xorta bat isuri ondoan, alde guztietatik gorrituko ditugu hartan arkume hankak. Ongi xigortuta utziko ditugu. Arkume hankak atera, koipe soberakina erretiratu eta baratxuriak, porrua eta tipulina jarriko ditugu kazolan. Barazkiak ongi potxatu eta berriro sartuko ditugu arkume hanka gorrituak. Irauli batzuk eman eta ardoa isuriko dugu ondoren. Urritzen utziko dugu guztiz. Ur beroaz estaliko dugu hurren guztia, 3 hatz gainetik. Gatz pixka bat eman eta kazola estalia utziko dugu guztia egosten bi ordu eta erdiz, erdi irakinean. Kazola ez da ur eskas geldituko, gaiak estaliko ditu beti eta lurrindu ahala berritu beharko da. Xamur daudelarik, kazolatik aterako ditugu arkume hankak. Egosi diren salda iragaziko dugu ondoren, eta kazola garbi batean jarriko dugu ezti-ezti irakiten. Beren epelean utziko ditugu hankak eta, kontu handiz ez hausteko, saiatuko gara hezur eta kartilago guztiak banan-banan kentzen, hanka itxura gorderik beti ere. Hezurgabetu ahala, irin-arrautzatan pasa eta oliba olio ugaritan frijituko ditugu, ongi gorritu arte. Xukatu eta beren zukuan sartuko ditugu ondoren arkume hankak, gelatina aska dezaten eta saltsa lodituz joan dadin. Gatz-puntua neurtu eta zuzenduko dugu gero. Jan aurretik, komeni da hozten uztea, pausa daitezen, eta ordu batzuk, edo egun bat edo bi, igaro direnean berotuko ditugu berriz. Alde handia dute.

Frijituetarako orea nola egin


Osagaiak

3 arrautza

90 gr. irin

Legami hauts zimiko bat

Garagardo hotz zorrotada

Gatza



Arrautza gorringoak eta zuringoak bereizi. Katilu batean ongi jo, irabiatzeko hagaxkekin edo sardexka batekin, gorringoak, legamia eta irina. Aldez aurretik gatz pixka bat emango diogu. Ongi nahasi garagardo hotz-hotza bota bitartean. Beste katilu batean zuringoak jo, elurraren itxura eman arte eta poliki-poliki nahasi lehendik prestatutako orearekin, zurezko edo gomazko zalia erabiliz. Ez da txarra inola ere pikor batzuk gelditzea orean. Prestatua dugu orea. Orain nahi duguna irineztatu eta ore horretan bilduta oliba olio ugari eta beroan frijitu. Hortxe gure fritoak.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1945
 
azala1944

1946 zenbakia.
2004ko maiatzaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza