Astekaria

 Azkena 

Kaimos maitia nun zira

Karmelo Landa

Karmelo Landa


1946. alea
2004-05-30
alde 0    kontra 0

Maiatzak ekarri du azkenez berarekin udaberria, eta aroari dagokion eran abiatu gara erriberak oro ibiliz maitearen bila. Maite-maite, askatasuna dugu maite, űnahiz eta leher egin esku artean, zioen behinola kantari rockzaleakű; askatasunaren azpiegiturak nazio-eraikuntzaren oinarri liratekeela eta, Bilbo Barakaldoraino hedatu dute BEC bitarte, diru-maitaleek; ibaiaren bestaldean, rive droite, Bilboko alkateak Deustuko Errepublika agurtu zuen lehengunean, ikastolara egindako bisitaldian; baina errepublika horretako eremurik ederrena jesuitek harrapatua dute aspaldian, eta hauen konpainia itogarrian arnasestuka Alfontso Irigoien askatasun aurki-ezinaz "maitia nun zira" galdezka aritu zen aspaldian klaustro unibertsitario deustensis haien iluntasunean. Erribera batetik bestera Abandoko errepublikan, aitaren etxea lurrarekin berdindu zuten behin, eta orain aberriaren arkitekto berriek etxera sartzea ere galarazi egin diote nori eta aitari. Ikusteko jaio gara. Harri bihurtu aurretik, hareatzara goaz eta bertako Arriagatik heldu zaigu Moustakiren azentu greziarra frantsesez: "Cést temps de vivre, d´etre libre, mon amour...", udaberri paristarraren kaimos, oroimina.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1945
 
azala1944

1946 zenbakia.
2004ko maiatzaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza