2004-05-30 -- 1946.zenb
Boterera iritsi eta hezkuntzan eskua sartzen hastea elkarrekin datoz; gobernu guztien altxor preziatua da haur eta gazteen heziketa kontrolpean izatea. Orain ere, Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatzear dagoela, hezkuntzak une arraroak bizi ditu. Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragina duen Irakaskuntzaren Kalitate Legea (LOCE) PPk martxan jarri zuen aurreko legealdian adostasuna bilatu gabe, gainontzeko alderdi, sindikatu eta hezkuntza munduko erakunde gehienen iritziaren aurka. PSOEren gobernuak, ordea, legearen aginduak aplikatzeko egutegia luzatuko duela iragarri du eta hezkuntza arloko eragileekin eztabaida hasi berri du LOCEn egin beharreko aldaketak erabakitzeko. Hala, urrian lege proiektu berria aurkezteko asmoa dauka Espainiako gobernuak eta inork ez du oso argi zein izango den finkatuko den arautegia.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa