Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-05-30 -- 1946.zenb

Berdintasun

Joxe Mari Ostolaza

Okerra. Aldebaterako karga daraman baporea legez, alde bateko karela urak oratua, bestea tranpolin. Irungo ospitaleko gela batean bi eri. Erdalduna bata, gaztelania ulertzen duen nafar euskalduna bestea. Telebista bakarra noski. ETBko Gaur Egun jarraitu nahi batek, Telecincoko Día a Día besteak. Ordu berean noski. Nafarrak eman du amore, logikoa omen. Erizainak, gehienak euskaldunak dira. Biziki ongi tratatu omen dute, ez ei du arazorik izan. Operatu duen mediku erdalduna ere saiatu omen da ikaragarri berea konpreniarazten, erizainen eta eriaren semearen laguntzaz. Bere etxean bezala ez, baina ia-ia hola sentiarazi omen dute. Arazoak, berea adierazten izan omen ditu, bere gaztelera ez baitzuen gehiagorako gauza. Pazientzia handiz hartua izan omen da. Nafarrak, bere gaztelerako totela agerian garai bateko eskolari egotzi dio hutsa. Etxeko euskara hobendun, ez omen zuen aukerarik izan gaztelera behar bezala ikasteko. Gaur Día a Díaren bitartean loak hartu du. Esnatzean, Italiako Giroa ikusi dute, besteak, arazorik gabeak kirola maite baitu. Eta Telecincorekin ez baina ETBrekin piztu bezala egin omen da. Bai, bereziak dira nafar hauek, bere zakar plantan kontenterrazak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan