2004-05-23 -- 1945.zenb
Leitza baso sakonez estaliriko muinoek inguratuta dago. Haran leun batean eta erreka emaritsu ugariz bustita. Herri hau egokia da antzineko usaiek bizirik irauteko, menderik mende, ekialdetik etorri omen zen Orantzaro (Olentzero) misteriotsu haren garai ilunetatik. Lehenengo trikuharriak lur magiko honetan altxatu zituztenetik, arbasoen iraganaz harro diren gizon-emakumez bete ziren haran eder hau eta haren babesa diren muinoak. Hori baita Leitza, harana, mendia, karrikak eta zenbait etxe, baina garrantzitsuena leitzarrak, iraganari beha geroaren itxaropenez.Eta bost axola zein garaitan egingo diozuen herri maitakor honi bisita. Egun zohardiz distira bereziz liluratuko bazaituzte ere, utz iezaiozue haren magiaz inguratzen lainoak harana estaltzen duenean eta hodeiek mendi gailurrak igurzten dituzten egunetan.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa