Astekaria

 Kultura 

Sukaldean: Arkume arandoiak

Hasier Etxeberria


David De Jorge


1944. alea
2004-05-16
alde 0    kontra 0

Osagaiak:

Kilo bat arkume arandoi, garbi eta azalik gabel

Oliba olioa

3 baratxuri ale, osorik

Irina eta arrautza joa

Gatza

Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor hasi orduko barneratuko ditugu hartan arkume arandoiak, eta xorta bat ozpin gaineratuko dugu gero. Borborka utziko dugu guztia gutxienez 15 minutuan. Haien ostean, xukatu eta hozten utziko ditugu arandoiak.

Labana zorrotz batez erretiratuko ditugu ondoren haien kanpoaldean dauden azal, mintz eta koipe-poltsatxoak, garbi-garbi utzirik. Gatza emango dugu ondoren.

Padera bat jarriko dugu sutan, baratxuri aleak eta olio ugarirekin, frijitzeko. Berotzen utziko dugu poliki-poliki, baratxurien kutsua har dezan, eta sua biziagotuz joango gara arian-arian oso bero utzi arte.

Baratxuriak atera eta olio horretan frijituko ditugu arandoiak, irinetan eta arrautza joan pasa ondoren, ongi gorritu arte. Xukatu eta gozatu egingo ditugu ondoren.

Arrautza joari baratxuri xehatu ale bat eta perrexil xehatu ugari erantsi ahal izango dizkiogu, arandoiak hartan busti aurretik, frijitu eta gero askoz gustu zaporetsuagoa eduki dezaten. Gustuen arabera.

Baratxuri edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan

Batzuetan ez da modurik izaten baratxuri ale bat edo hornigai gisako tipula txiki bat behar den bezala zuritzeko. Ongi zuritzeko modu bat hauxe dugu: ura irakiten jarri, sutatik kendu ura, bertan baratxuriak edo tipulak sartu, 10 segundoz utzi eta berehala atera eta xukatu. Horrela eginez gero, erraz-erraz zurituko dituzu.

Baina horretarako eltze bat zikindu eta gero garbitu beharra dago. Horregatik, gauza bera lortuko dugu mikrouhin labearekin. Baratxuri aleak suelto, eta tipulinak plater batean jarri, ongi zabaldurik, eta segundo batzuetan berotu, ez indar betean, pixka bat berotu daitezen. Ikusiko duzu zer ongi zuritzen diren.

Jakina, hori baratxuri asko zuritu behar ditugunerako da. Bat bakarra baldin bada, ba, zer nahi duzu esatea? Azkazalak erabili eta kitto. Ez da hainbeste.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1943
 
azala1942

1944 zenbakia.
2004ko maiatzaren 16a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza