Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 11:49:38
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-05-16 -- 1944.zenb

Izenak

Katixa Garate


Juanba Berasategi pasaitarra da IBAIA Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko presidente berria. Lotura etxeko ekoizleak orain arte Irusoingo Iņaki Gomezek betetako kargua hartuko du.

Mabi Revuelta bilbotarraren eta Txuspo Poyo altsasuarraren lan bana paratu dute New Yorkeko Sexuaren Museoan, Get Off, Exploring the Pleasure Principle erakusketaren baitan.

Ibon Koteron alboka joleak Airea lana argitaratu du Elkar diskoetxearekin. Besteak beste, Ruper Ordorikak, Faltriqueirak eta Korsikako Solledonak kolaboratu dute diskoan.

Alberto Rosales Oteiza Museoko zuzendaria kargutik kendu dute, Oteiza Fundazioko Patronatuaren erabakiz. Pedro Manterola pintore irakasleak ordezkatuko du.

Josetxo Azkonak Patata soro bat liburua plazaratu du Alberdania argitaletxearen eskutik. 60 narrazio laburrekin osatu du liburua.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan