Domeinuak web orriak identifikatzeko erabiltzen diren zeinu bereizgarriak dira. Izen horiek pertsona fisiko edo juridikoen izena edo produktu edo zerbitzuen izendapena eraman ohi dute. Urrutira joan gabe, ARGIAren kasua dugu adibide: www.argia.com. Helbideen erabilera-eskubideen esklusibotasuna babesteko, ezinbestekoa da titulartasuna erregistratzea. Eskainitako zerbitzuen araberako kontratu baldintzak onartu eta erakunde pribatuetan erregistratzen dira.
Domeinu izen mota ugari daude. Kode bereizgarriek web guneen erabilerari lotutako jarduera motari edo eremu geografikoari egiten diote erreferentzia. Alde batetik domeinu izen generikoak daude, esaterako, .com, .net, .org, .info, .biz, .coop, .edu, .gov, .museum edo .name. Bestetik, estatu mailako domeinu izenak daude, herrialdeei dagozkienak alegia. Espainiaren kasuan, .es da kodea. Herrialdeen kodea daramaten domeinuak erregistratzeko baldintza zorrotzagoak eskatzen dira. Zientzia eta Teknologia Ministerioak zehaztutako araudiaren arabera, .es domeinua esleitzeko eskatzaileak espainiarra izan behar du edota bertan bizi behar du. Horrez gain, sintaxi-arau jakin batzuk bete, debeku batzuk kontuan hartu eta eskatutako domeinu izena erabiltzeko eskubidea arrazoitu behar du. Domeinu generikoen kasuan, aldiz, izen hori beste titular baten izenean ez badago behintzat, ez da aparteko baldintzarik bete behar. Zehazki, izena sintaxi eta karaktere parametro jakin batera egokitu, titularra identifikatzeko datuak eta harremanetarako datuak eman, domeinuaren jabetza lortzeko tarifa ordaindu eta ondoren aldian behin berritzeko beste tarifa batzuk ordaindu behar dira.
Izapideak on line
Domeinu generikoak erregistratzeko aukera, berriz, enpresa eta erakunde ugarik eskaintzen dute. Interneteko Izenak eta Zenbakiak Esleitzeko Erakundeak domeinuak erregistratzeko akreditatutako direktorioak www.icann.org/registrars/accredited-list.html helbidean dira kontsultagai. www.interdominio.com zerrenda horretan agertzen den direktorioetako bat da. Jo dezagun, beraz, web gune horretara www.argia.com domeinua eskuratzera. Whois edo bilaketa egin ostean, sistemak domeinua hartuta dagoela ohartarazten digu. Libre egon izan balitz, urtebeterako titulartasuna lortzeko aukera izango genukeen 18 euro ordainduz. .org, .net, .info eta .biz domeinuak ere prezio bera dute.
Titulartasuna berreskuratzeko prozedurak
Arazo ohikoena enpresa baten izena partikular baten eskuetan egotea da. Normalean kasu horietan, domeinuaren titularrak eskatzaileari diru kopuru bat ordaintzeko eskatzen dio. Akordio batera iritsi ezean, domeinu izena berreskuratzen saiatzeko bidea jurisdikzio zibil arruntaren aurrean egintzak gauzatzea da.
Cajavital eta BBVAren kasuak
Doako web guneak
Euskal domeinurik ez
Domeinu generikoak // Generic top level domains (GTLD)
.com Merkatal guneak
.biz Erakundeen eta negozioen guneak
.edu Hezkuntzari zuzendutako guneak
.info Zabaltze askea duten goi mailako domeinuen guneak
.mil Dependentzia militar ofizialen guneak
.name Gune pertsonalak
.net Sistema eta sareei zuzendutako guneak
.org Erakundeen guneak
.int Nazioarteko erakundeen guneak
.aero Bidaia agentzien guneak
.museum Museoen guneak
.pro Profesionalen guneak
.coop Kooperatiben guneak
Herrialdeentzako domeinuak // Country code top level domains (CCTDL)
.es Espainiari dagokion domeinua
.eu Europari dagokion domeinua
![]() |
|
||||
1944 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa