Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-05-16 -- 1944.zenb

Fermin Etxegoien: «Hizkuntza esperientzia, batez ere esperientzia estetikoa da»

Nola laburbilduko zenuke zure ekarmena?

«Neurona eta zeurona» liburuak ez dakar mezu garbi-garbi bat, ez bada medioa bera dela mezua. Hor diot plastika linguistiko bat dela nik neuk euskaldun modura gainerako euskaldunekin amankomunean daukadana, hizkuntza estetika bezala, eta ideia horren inguruan aritzen naiz saioan, bestelako ideia batzuk Euskal Herrian zorionez aspalditik ederki eta sakonki jorratuta daudelako.

Zeintzuk dira aipatu dituzun ideia horiek?
Hizkuntza identitatearekin lotzen duten ideiak, adibidez. Edo haratago joanda, hizkuntza kosmobisioarekin lotzen dituztenenak, hau da, hizkuntza izaera bezala hartzen dutenenak.

Eta zer deritzozu zuk horien gainean?
Bada, niri iruditzen zait hizkuntza izaera bezala hartzea dagoenik eta gauzarik esperokoena eta logikoena dela Euskal Herrian, euskarak bizi duen minorizazio egoera dela kausa, batetik, eta bestetik mendeotan jendearengan agresio sentsazio bat dagoelako. Baina, noski, zer gertatzen da? Izaeratik abiatzen den hizkuntzaren inguruko diskurtsoa derrigor esentzialista behar duela, izaeratik abiarazten baita, eta diskurtso horrek zera bilatuko luke: denok ere hizkuntzaren auzia modu existentzial batez gure gain hartzea, eta nik neuk jada ez dakit hori hain erraza ote den gaur egun, hainbat arrazoi direla medio, eta baita ere űeta hori da liburuaren tesi txikiaű funtsean iruditzen zaidalako hizkuntza esperientzia, batez ere esperientzia estetikoa dela. Baita aipatu ditudan beste esperientziak ere, baina batez ere esperientzia estetikoa da.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan