Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-05-16 -- 1944.zenb

artikulu nagusira itzuli
Poligamiak

Monogamia da mundu osoan bikote bizitza arautzen duen modu nagusia. Hala da behintzat Mendebaldean. Eta poligamiaz hitz egiten entzuten dugun bakoitzean Afrikara edo herri musulmandarretara begira jartzen gara. Baina kontua da ikerketek frogatzen dutela gizonezkoen %85ak nahiago lukeela emazte bat baino gehiago izatea. Eta hala ere, Espainian Kode Penalak zigortu egiten du bigamia espetxearekin. Espainian bizi diren atzerritarrek poligamia praktika dezakete, baina beti ere, ezingo lituzkete Espainian euren ezkontzak legeztatu. Ezkontzeko, Espainian, libre izan behar du batek.



Zerbait exotikoa dirudien arren, poligamia Ğinformalağ herri guztietan ematen den fenomenoa da. Poligamia modu ezberdinak daude: emakume askorekin ezkontzen den gizonarena; gizon ugarirekin ezkontzen den emakumearena; eta emazte askok aldi berean senar askorekin harremanak dituzten erlazio poligamoak ere badira. Dirudienez, hiru modu horien artean ugariena lehenengoa da.



Gizarte poligamoetan familiako kide bakoitzak dituen rolak oso ongi antolatuak daude: gizonezkoak ezin du dituen emazteen artean ezberdintasunik egin; emakumeen artean jerarkia handia egoten da, egin beharreko lanak modu eraginkorrean banatzen dituzte euren artean eta mesedeak elkar trukatzen dituzte senarrarekin gau bat pasatzearen truke, adibidez.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan