Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-05-09 -- 1943.zenb

Zer da: ECOFIN

Daniel Udalaitz

Europako Batasuneko Ekonomiako eta Finantzetako Ministroen Kontseiluari ematen zaion izendapena da ECOFIN. Organismo horretan daude Europako Batasuneko Kontseiluko 15 kideetako ekonomiako eta finantzetako ordezkari gorenak. Gehienetan, estatu bakoitzeko ekonomiako ministroa izan ohi da, baina ez da ezinbestekoa, eta izan daiteke Estatuko Idazkari bat. Haren egiteko nagusietako bat Europako Batasuneko estatu kideen politika ekonomikoa eta finantzarioa koordinatzea da. Europako Batasuneko Kontseiluaren organismo horrek Europako Parlamentuarekin konpartitzen du aurrekontuetako boterea. Urtero erabakitzen da ECOFIN horrek koordinatu behar dituen politika ekonomikoen orientazio nagusien proiektu bat. Unean uneko presidentzia daukan herrialdeak presiditzen du, txandaka. Erabakiak gehiengoaren arauaz hartzen dira: kontrako xedapenik ez bada, aski da gehiengo soila, eta boto bana dute Kontseiluko kide guztiek. Europako Batasuneko Kontseiluen bileren maiztasuna, ECOFINenak barne, aldakorra da, eta landu beharreko gaiaren urgentziaren arabera izaten da. Batzuk, hala nola ECOFIN, hilean behin biltzen dira; beste batzuk, berriz, hala nola Garraioetakoa edo Ingurumenekoa, urtean bizpalau aldiz biltzen dira.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan