Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Ihesi >
  • Izturitze eta Otsozelaiako lezeak: Gazteluko muinoko historiaurreko altxorra

2004-05-09 -- 1943.zenb

Izturitze eta Otsozelaiako lezeak: Gazteluko muinoko historiaurreko altxorra

Iñigo Txintxurreta

Urteak igaro ahala gero eta gehiago badakigu, aberasten gara eta gure jakintza hori zuzentzen dugu. Ezer ez da geldirik egoten, dena aldatu eta higitu egiten da, mugimendu horrek liluratzen gaituen bitartean. Hori da Gazteluko muinoaren barnean gordetzen den altxorrak eskaintzen digun ikuskizuna: Izturitze eta Otsozelaiako lezeetako testuinguru paregabean; Neanderthaletik Cromagnonera, Brontze Arotik Erdi Arora, kondairetatik gaur egungo zientziaraino. Hargatik, monumentu historiko izendaturiko leku zoragarri hau garai berrietara egokitu da eta Euskal Herriko beste toki turistikoekin batera, lurraldetasunari loturiko filosofia guztiz logikoari kasu eginez, kalitatezko eskaintza aurkezten du. Gaur Donamartirin hasiko dugun bisitak beste leku magiko bezain zoragarrietara eramango gaitu datozen asteetan. Ez galdu bidea!


Gazteluko muinoaren historiaren zati handi bat ezagutzeko aukera badaukagu Izturitze eta Otsozelaiako lezeetan. Baina are gehiago gure gida lezeen jabea bera bada. Bisitaria harritzen da leku hau gizakiaren jabego pribatua denaz ohartzen denean. Bada bai, lurra eta beraz haren barnean gordetzen dena Joëlle Darricauren familiarena da eta bera da gaur egun lezeetako arduraduna.

Darricau familia lezeei loturik dago aspalditik, bien historia batera egin da eta lezeen zaindari bilakatu dira. Belaunaldi kate luzearen katebegi sentitzen dira. Joëllen aitak aspaldian utzi zuen arkitekto lana bere denbora osoa lezeei eskaintzeko eta orain dela 50 urte baino gehiago lezeetako ateak ireki zizkion jendeari. Geroztik helburu berbera dute aitak eta alabak, ikerketa zientifiko eta turismoaren orekari eustea, garatu eta zaintzea.

Baina abiatu gaitezen, bada, lur azpiko mundu magiko horretara.

Donamartiri atzean utzirik Izturitzera iritsi ondoren, "lezeak" dioten panoak jarraituko ditugu aparkaleku eta kobazuloen harrera-etxeraino heldu arte.

Etxe honetan eta tabernaren ondoan, lezeen sorrera eta ezaugarriak modu laburrean azaltzen diren museotxo bat dago, baita gizakiaren bilakaeran igarotako garai ezberdinen adibide eta argibideak ere. Halaber, lezeetan kausitutako lan tresnak, apaingarriak, pinturak, hezurrak eta beste hainbat elementuren kopiak erakusten dira.

Sarrerak Izturitzeko kobazuloen barna eramaten gaitu. Argiak piztearekin batera barneko 14 graduko tenperatura nabarituko dugu, horrela mantentzen baita urte osoan zehar.

Lehenengo areto nagusian eta indusketa lanen ondoan, bertan aurkitutako aztarnen aurkezpena jasoko dugu, kobazuloan bizi ziren giza taldeen kronogramari esker.
Aurrera jarraituz, Izturitzeko bigarren areto nagusira pasatuko gara, kobazuloko handienera û120 metro luze ditu, 20 metro zabal eta 15 metroko altueraû. Honetan ere indusketa lanen arrastoak ugariak dira. Paretetan, aldiz, hiru elur oreinen irudiak ikus ditzakegu argi bereziz argiztatuak.

Dinamitaz zabaldu zen pasagunetik Otsozelaiako kobazulora jaitsiko gara, eskailerek lagundurik. Beheko leze honetan giza aztarnak urriagoak badira ere, labar pinturak ugari dira. Gizakiaren artearekin batera, naturarena da Otsozelaiako lezearen ezaugarri ikusgarriena, estalaktita-estalagmiten forma liluragarriz josirik baitago: zutabeak, kristaldutako ur-jauziak, maindire itxurako konkrezioak eta beste hainbat irudi bitxi aurkituko ditugu.

Lezeak bisitatu ondoren, Donamartiriko lurrek aisialdirako aukera gehiago ere eskaintzen dizkigute. Donamartiri, Donaixti edota Izturitzeko herrixkak ikusteaz gain, Donamartiriren hegoaldean dagoen Eltzarruzeko muinoetan ibilaldi lasaia egin dezakegu. Mendixka hauek 400 metro altxatzen dira doi-doi, baina bertan "Emilieren ibilaldiak" deituriko bide balizatuak daude. Protohistoriako herrixken aztarnak ere auki daitezke Donamartiri inguratzen duten muinoetan, Eltzarruze ondoko Lerdatze mendixkan, edota mendebaldean dagoen Abarratiako hegian, kasu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan