Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-05-09 -- 1943.zenb

Izenak

Katixa Garate


Iņaki Linazasoro zendu da, 72 urte zituela, Tolosan. Idazlea, artikulugilea, hizlaria eta bidaia gidaria zen. 26 liburu idatzi zituen. Tolosako alkate izan zen 1978-1983 bitartean.

Akauzaztek Azalberritan diskoa plazaratu du Compaņia de Sueņos Ilimitada zigiluarekin. Taldeak 2000 eta 2003 urteen artean Azkoitiko Matadeixen grabatutako kantuak bildu ditu.

Eider Rodriguezek Eta handik gutxira gaur ipuin liburua kaleratu du Susa argitaletxearen eta Euskal Kulturgintza fundazioaren eskutik. Joseba Jaka gazte literatura beka jaso zuen iaz idazle oreretarrak liburua osatzeko.

Patxo Telleriari egokitu zaio Euskarazko Autore Onenaren aurtengo Max saria, Euskara sencilloaren manifiestoa lanagatik.

Alejandro Zabala Kataluniako Arte Ederretako San Jordi Errege Akademiako kide izendatu dute. Akademiako lehen euskal kidea da Zabala pianista eta Musikeneko zuzendari artistikoa.

JM Dantza Teatroa konpainiak Plazer bila (Atseginez) lana estreinatu du orain gutxi. Josu Mujikak zuzendu du 7 aktore-dantzari taula gainean jartzen dituen obra.

Manu Muniategiandikoetxea artista bergararrak Ni ez naiz hemengoa erakusketa paratu du Bilboko Rekalde aretoan. Azken hiru urteetan egindako marrazki, margo eta eskulturak jarri ditu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan