Miel Anjel Elustondo
Xirula Mirula: Imanol Urbieta. Baina, Imanolekin batera, Kontxi Aizarna. Hasiera-hasieratik ari da Kontxi Imanolen ondoan lanean. Elkar osatzen dute eta nekez burutuko lukete batak bestea gabe. Bien lan eta eginahalaren ondorio da Xirula Mirula. Bataren jeinutasuna bideratzen asmatu du besteak. Imanol Urbietak du osperik handiena, baina maila bereko omena merezi du Kontxi Aizarnak. Honekin hitz egiteak hura hobeto ezagutzea dakar. Kontxi Aizarnaren mintzoan guztiz presente dago Imanol, eta elkarrizketan zehar behin eta berriz izango du hizpide.
guztia irakurri