Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-05-02 -- 1942.zenb

Zer da: Kontuen auzitegia

Daniel Udalaitz

Kontuen Auzitegia diru publikoa defendatzeaz eta hura botere publikoek kudeatzeaz arduratzen den organismoa da. Horregatik, estatu bakoitzean ez ezik, badira Kontuen Auzitegiak autonomia bakoitzean eta Europako Batasunean ere ûEuropako Kontuen Auzitegiaû. Haiek ongi funtzionatuz gero, behar bezala funtzionatuko du estatuetako, gobernu autonomikoetako edo organismo publikoetako jarduera ekonomiko eta finantzarioak. Kontuen Auzitegiak bi eginkizun ditu: fiskalizatzea eta auzipetzea. Fiskalizatzeko funtzioaren funtsa da begiratzea ea jarduera ekonomiko eta finantzario publikoa legalitatearen, efizientziaren eta ekonomiaren printzipioei lotzen zaien sarrera eta gastu publikoen programak gauzatzean. Bestetik, auzipetzeko egitekoaren funtsa da determinatzea ea kontabilitateko zer erantzukizunetan sartzen diren ondasun publikoen gestioa beren kargura dutenak. Kontuen Auzitegiek subentzioak, kredituak, abalak, kontratuak, ondareen bariazioak, eta abar aztertzen dituzte. Kontuen Auzitegi bakoitzak bere antolamendua du. Organismo hori, teknikariez gain, parlamentu bakoitzak erabakitako kontseilariek gobernatzen dute. Espainiako kasuan, hamabi dira kontseilariak, horietatik sei Kongresuak izendatuak eta beste seiak Senatuak. Hego Euskal Herriko kasuan, kontseilariak EAEko eta Nafarroako parlamentuek izendatzen dituzte.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan