Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-05-02 -- 1942.zenb

Kontuz tatuajeak eta piercing-ak egiten dituzten lekuekin

Jabier Agirre


Consumer aldizkariak azterketa bat egin du, tatuajeak eta piercing-ak egiten dituzten establezimenduetako baldintzak aztertuz. Madril, Malaga, Bartzelona, Murtzia edo Valentziako hiriburuetako zentroez gain, Euskal Herriko establezimenduak ere bisitatu zituzten Consumerreko teknikariek, emaitza kaskarrak lortuz. Horrela, Bilboko zentroen artean %25 dira baleko emaitza lortu dutenak, eta Gasteizen %26. Donostian, ordea, zortzi establezimendutan izan dira (bost soilik propio horretarako jarriak, eta beste hiru gainerako edertasun eta estetika-tratamenduak ere eskaintzen dituztenak), eta bakar batek ere ez ditu gainditu aldizkariak aztertutako oinarrizko puntuak: laneko eremuaren baldintza higieniko-sanitarioak batetik, eta erabiltzaileari emandako aholkuak eta informazio orokorra, bestetik.
Donostiako establezimenduetan, Consumerrek dioenez (niri ez baitzait oraingoz horrelakorik egitea bururatu ere), ez zegoen lanerako eremu bereziturik, ez zegoen areto esterilizaturik, ezta leku gehiegirik ere. Dena den, alde onak ere aipatzen dira txostenean: lekuak garbi zeuden, desinfektatzeko errazak ziren, eta laneko tresna guztiak behar bezala esterilizatuta eta gordeta zeuden.
Bezeroek jasotzen duten informazio eta aholkuei dagokienez, informazio falta da araua. Tatuajea edo piercing-a jarri aurretik pazienteari ez zaio galdetzen ea zauriak ixteko arazorik, gaixotasun edo alergiarik ba ote duen, eta tatuaje bat egiteak edo piercing bat jartzeak ekar ditzakeen arriskuei buruzko oso argibide gutxi ematen da ia zentro guztietan.
Nire ustez, modaren kontra joatea baldin bada ere, praktika horiek arriskutsu samarrak dira, eta osasun eta higieneari buruzko baldintzak zorrotz bete ezean, alergiak edo arazo larriagoak izateko arriskua ere badago.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan