Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-05-02 -- 1942.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Gaztela-Mantxako nagusi ohia, kamerek eta mikroek oilartzen duten horietakoa dugu. Orain ere, Espainiako armadunen arduradun berria izendatu dutenean, berea muntatu du defentsa zentral arriskutsuen antzera. Baloia baino marrua xede dutenen ez jokoa eginez, bere aurreko ordezkatuen jardun fatxa ia-ia progresista eta guztian utzi du. Izan ere holako txoriburuek ez dute beste postu posiblerik: defentsak eta falta egileak. Eta jokoa, baloia maite dutenentzat etsigarriak dira, nahiz eta ustez ekipo berekoak izan eta kolore bereko elastikoz jantzita ibili, daltonikoena egiten baitute. Inguruan mugikorra den guztiari enbarazo. Eta entrenatzaile txarrek, laineza kemenaz hartzen dutenek erasorako ere erabili nahi izaten dituzte, ekipoaren desesperaziorako, bertako sortzaileren batek jokaldi harrigarriren bat ikuskatuko balu, hauek usaindu ere ez eta kapaz baititugu laguna ostikoz jo eta baloia aurkariari uzteko. Honetan dute espezialitatea. Baloia ala aurkaria, biak inoiz ez. Baloirik gabeko jokoan, tira, soporta litezke, baina holakoari, baloia eman diona jokoa antola dezan, ezin da jasan. Hau erretiratu ezean ez dute ezer irabaziko, taberna arteko lehiaketaren bat ez bada.

hemeroteka

1941. zenbakia | 2004-04-25
1939. zenbakia | 2004-04-11
1938. zenbakia | 2004-04-04
1937. zenbakia | 2004-03-28
1936. zenbakia | 2004-03-21
1935. zenbakia | 2004-03-14
1934. zenbakia | 2004-03-07
1933. zenbakia | 2004-02-29
1932. zenbakia | 2004-02-22

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan