Astekaria

 Txandan 

Statusa

Castillo Suarez

Castillo Suarez


1941. alea
2004-04-25
alde 0    kontra 0

Gaur egun beldur handia diogu arrakasta ez edukitzeari edota frakasatzeari. Hala ere, kosta egiten zaigu hori aitortzea: zaila egiten zaigu bekaizkeria sentitzen dugula adieraztea. Ez digu lotsarik ematen bikoteak utzi gaituelako triste gaudela esateak; oposizio bat edo bestea gainditu ez dugulako etsi dugula aipatzeak; herrimina sentitzen dugula esateak lana dela-eta beste herri batera aldatzen garenean...

Haatik, hurbileko edo urruneko batek edozein esparrutan hobera egin duela esaten digunean, ez gara beti kontentu jartzen ûsekula aitortuko ez bagenu ereû. Izan ere, gure gizartea gero eta konpetitiboagoa denez, gure statusa gainontzekoenarekin parekatzeak larrimina sorrarazten digu. Are gehiago, badirudi ezinbestekoa dela alde eta aldi oro gure buruarengan konfiantza handia izatea eta, era berean, gure buruarengan konfiantza hori dugula adieraztea.

Gure gizartean oso zabaldua dagoen ideia da nahi duguna izan gaitezkeela. Baina ez da beti horrela izaten. Hori ere esan beharko liguke norbaitek.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1940
 
azala1939

1941 zenbakia.
2004ko apirilaren 25a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia