2004-04-11 -- 1939.zenb
Iparraldean Goizueta, ekialdean Ezkurra eta Basaburua, hegoaldean Larraun eta mendebaldean Areso eta Berastegi. Leitza, mendi artean dagoen Nafarroako udalerria da. Nafarroako mendi gehienak, Bizkaian eta Gipuzkoan ez bezala, herri-lurrak dira. Bertako nornahi, eta era berean guztiak dira, basoen jabe. Garai batean, Leitzako biztanleek etxea eraiki edo berritu behar zutenean, herri-basoetako zuhaitzak eskatzeko eskubidea zuten. Mendira joan, zuhaitzak markatu eta eskatzailearentzat mozten ziren. Eskatzea libre da, baina eskaria egiten zuenak betebehar bat bazuen. Moztutako zuhaitz bakoitzeko hamar landare sartu behar zituen. Hor ez ziren amaitzen eginbehar guztiak. Hasierako urteetan, landaretxo horiei babesa eskaintzera behartuta zegoen. Horrela, ziurtatua zeukaten basoen etorkizuna.Leitzalarrea, Leitzako herri-baso horietako bat dugu. Bertan, Izaieta izeneko izeidia dago. Izenak dioen moduan, izei izugarriak topatuko ditugu han. Baina gaur egun izeiez gain, Leitzako bertako zuhaitz mota gehienak ere bertan aurkituko ditugu. Beraz, oraingoan aukera paregabea dugu landareen erreinuari errepaso eder bat emateko.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa