Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-04-11 -- 1939.zenb

Ilarrak arrautza irakinarekin

Hasier Etxeberria / David De Jorge

OSAGAIAK:

800 gramo ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik)
Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua
10 koilarakada ilar leka salda
Tipulin fresko bat, pikatua
2 baratxuri ale, xehatuak
4 koilarakada oliba olio birjina
4 arrautza fresko
Gatza

Ilar lekak egosiko ditugu litro bat urean. Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan. Urdaiazpikoa ere hantxe jarriko dugu. Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu ilarrak, azukre pixar batekin. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada. Arrautzak hautsiko ditugu haren barruan, ezti eta leun, kazolaren bi ertzetan, zuringoek elkar jo ez dezaten. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, bost bat minutuan, salda murriztu eta arrautzak mamitu arte. Gatz-puntua neurtu ūkontuz urdaiazpikoak eman diezaiokeenarekinū eta mahairako prest izango ditugu ilarrak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan