2004-04-11 -- 1939.zenb
Euskaldunek badute presentzia, baita espainolek ere, Trilateralaren Zuzendaritzan zein Komite Exekutiboan. Horrela dio du klub horren web guneak. Izan ere, klub kapitalista horren zuzendaritzan, multinazionaletako eta nazioarteko bankuetako beste goi-kargudun batzuen artean, bi espainol eta euskaldun bat ageri dira. Hala, espainolak dira Antonio Garrigues Walker ûMadrilgo J & A Garrigues Abogados abokatu-etxe famatukoaû eta Nemesio Fernández Cuesta ûEspainiako Repsol multinazionaletik datorrena eta kide garrantzitsua dena oraingo Grupo Vocento-n, zeinek editatzen baititu Grupo Correo Español eta Prensa Española, ABCû. Klub multinazional horren goreneko zuzendaritzan dagoen euskaldun bakarra, berriz, Emilio Ybarra da, BBVAko presidente ohia eta Neguriko eta Espainiako estatuko familiarik boteretsuenetako bateko kidea, hainbat enpresatan interes ekonomiko handiak dituena. Trilateralaren bileretan uneren batean behintzat parte hartu izan duen beste euskaldun bat Pedro Migel Etxenike fisikari eta katedratikoa dugu, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia; hala seinalatzen zuen behintzat Madrilgo egunkari batek orain urte batzuk, eta, dakigunez, ez zuten gezurtatu.
Trilateralean parte hartutako Espainiako beste kide batzuk hurrengo hauek dira, edo izan dira: Oscar Fanjul (Hidrocarburos-ko presidentea), Pedro Ballvé (Campofrío-ko presidentea), Jaime Carvajal, Pedro Scwartz, Mario Vargas Llosa, Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón, Victoria Camps, Pedro Solbes, Antxon Sarasketaà Kide bakoitzak urtean 2.000 euro inguru ordaintzen ditu Trilateralaren sekzio espainolaren aparatu burokratikoa mantentzeko.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa