Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-04-11 -- 1939.zenb

Depresioa eta antsietatea, gaixotasun mentalik arruntenak

Jabier Agirre


72.000 pertsona hartu zituen iaz guztira Osakidetzaren osasun mentaleko asistentzia-sareak, eta horietatik %40ri neurosi motaren bat edo beste diagnostikatu zitzaien. Izen orokor horren azpian sartzen dira antsietate edo barne-hersturako gorabeherak, depresioa edo baita elikadurarekiko portaeraren desorekak ere ûanorexia eta bulimia batik batû. Psikiatria zerbitzuetan hartutako gaixoen kopuruak gora egiten jarraitzen duen arren, diagnostikoen tipologia ûbai ospitale-zerbitzuetan eta baita ospitalez kanpokoetan egiten direnak ereû mantendu egiten da urtez urte, Osakidetzako osasun mentaleko arduradun nagusi Alvaro Iruinek Gasteizen egindako kongresuan esan zuen bezala. Martxoaren hasieran egindako kongresu honetan ûOsasun Mentaleko XII. jardunaldiakû 400 aditu inguruk hartu zuten parte.
Osasun mentalean badira ongi ezberdindutako gaixo-taldeak, eta horien portzentajea nahiko berdintsu mantentzen da. Talderik ugariena ûOsakidetzak hartutako pertsona guztien %40û osatzen dute depresio arin edo moderatua duten gaixoek, egokitzeko arazoak dituztenek eta antsietateak jotakoek. Beste gaixo-talde handi xamar bat û%15-20 ingurukoaû eskizofrenia motaren bat edota koadro psikotikoren bat diagnostikatu zaienek osatzen dute, alegia, gaixotasun grabe kronikoek jotako gaixoek.
Iazko urtean zaindutako 72.000 pertsona horietatik 19.000 gaixo berriak ziren, gainerakoak lehendik ere Osakidetzako osasun mentaleko zentroetan egonak baitziren.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan