Urko Apaolaza
Umorez egindako kritika ez da txantxetakoa, horrela ulertu zuten XIX. mende bukaerako marrazkilariek. Garai haietako teknika eta lege berriek ematen zuten aukerari men egin gabe, hamaika aldizkari satiriko sortu ziren urte haietan, gehienak Madrilen eta Bartzelonan. Gizartearen gehiengoa alfabetatu gabea zenez, karikatura hauek arma bikaina bihurtu ziren kritika politiko eta soziala herritarren artean zabaltzeko. Gaur egun gertatzen den bezala, estatu mailako aldizkarietan Euskal Herriari buruzko gaiak etengabe azaltzen ziren, baina baita Espainiari buruzko makina bat topiko ere. Zumalakarregi Museoak hauek guztiak biltzen dihardu azken urteotan eta gai honen inguruan erakusketa bat egin berri du Donostian.
guztia irakurri