Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-04-11 -- 1939.zenb

Daniel Udalaitz


Estatu batek bere burua atzerriko konkurrentziatik babestu nahi duenean, autodefentsako neurriak jartzen ditu martxan, bere produktu eta sektore ekonomiko kaltetuenak babesteko. Protekzionismoa estatu bateko gobernuak produktu edo sektore ekonomiko jakin batzuei ematen dien sostengua da, atzerriko konkurrentzia saihesteko. Horretarako, gobernuek hainbat neurri hartzen dituzte, hala nola zerga handiak ezartzea atzerriko produktuei, salgai jakin batzuei sarrera debekatzea edota kupoak edo kontingenteak ezartzea inportazio batzuei. Munduko hainbat gobernuk hartu izan dituzte neurri protekzionistak iraultza industrialaz geroztik, eta garai hartan izan zuen garapenik handiena. Nori dakarkio onura eta nori kaltea protekzionismoak? Neurri protekzionisten onuradunak enpresa handiak eta haietako langileak dira, ezen horrela, lege-aginduz atzerriko konkurrentzia saihestuz, hobeki bermatzen dituzte beren lanpostuak. Neurri protekzionistengatik kaltetuak, oro har, kontsumitzaileak izaten dira, produktu jakin batzuk prezio garestiagoan ordaintzera behartzen baitituzte. Eta, batez ere, gutxien garaturiko herrialdeak, eragotzi egiten baitzaie beren produktuak atzerrian saltzea eta herrialde garatuekin dituzten zorrei aurre egitea.


Joseba Goikoetxea Arandia 22 urtez espetxean daraman preso tolosarrari minbizia aurkitu diote eta aste honetan ziren ebakuntza egitekotan hesteetan dituen bi tumore txarrak kentzeko. Etxeratek salatu duenez, Goikoetxea odol jarioekin hasi zen abenduan eta orduan bertan medikuak ikusi zezan eskatu ondoren, otsailaren 26an ikusi zuen lehenbiziz eta maiatzaren 13an egin zioten lehen kolonoskopia. Gaixo larrientzat aurreikusitako Zigor Kodearen 92. artikulua oraindik ez eman izana salatu du Etxeratek.

Iparraldeko Batera plataforma erreferendumaren aldeko kanpainarekin ari da aste honetan. Balizko erreferendum honetan lau gai jorratuko lirateke: euskal departamendua, euskararen ofizialtasun eskaera, berezko unibertsitatea eta laborantza Ganbara

Ekainaren 25ean egingo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektorea aukeratzeko hauteskundeak. Pedro Burillo eta Patricio Hernandez dira lehian arituko diren hautagaiak; Burillo NUPeko lehen errektorea izan zen eta Hernandez irakasleriaren errektoreordea da.


Laborategi frogak Eusko Legebiltzarrean.

Bere bizitzako tentsio unerik handienetakoa bizitzen ari da Eusko Legebiltzarra Espainiako Auzitegi Gorenak Sozialista Abertzaleen Taldea desegitea agindu ondoren. Eskumen gatazka irekia dago jada eta orain arte hirukoak gerri finez kudeatu duen egoera luzatuko dela dirudi. Bitartean, ikusi behar abian doan trenak nor harrapatzen duen; horietako bat Juan Mari Atutxa lehendakaria izan daitekeela irudikatu da, baina honen dimisioak ez luke ezer konponduko, lasaitasun pertsonala izan ezik. Abertzaletasunetik sarritan hitz egiten da gatazka demokratikoaz eta auzi honek hari hau noraino tenkatu daitekeen ikusteko aukera interesgarria eskaintzen du.


Euskarazko egunkari berriari buruzko kezka nagusia.

Hilabete besterik ez da falta, gutxi gora behera, euskarazko egunkari berriarekin gosaldu ahal izateko eta, «Berria berri» lelopean, helburu hori lortzeko kanpaina bete-betean ari da Euskal Herri osoan. Kezka ugari izaten da halakoetan, baina guztietan artean bat nabarmentzen da: berriz ixteko arriskuaren aurrean, zer egin behar da halakorik berriz gerta ez dadin? Zer har dezakete kontuan Estatutik? Zuzendaritza? Langileak? Lantokia? Akzioen erosleak?... Galdera ugari egin daiteke eta horietako ugari ateratzen ari dira kanpainan zehar. Ez dirudi, ordea, erantzun fidagarririk dagoenik; ez egunkari berriari dagokionez, baina ezta beste eragile askorentzat ere, komunikazio mundukoak izan ala ez.


Aurrera doa Mecca-cola.

Bere lehenbiziko hiru hilabeteetan Mecca-Colak 3 milioi botila saltzea lortu zituen eta berehala beste 16 milioiko eskaera asetu beharrean izan zen. Gaur egun aurrera jarraitzen du bere ekoizpenarekin, baina urte bukaerarako 500 milioi boteilara iritsiko balitz ere, Coca-colak egun batean saltzen duenaren erdira ere ez litzateke iritsiko. Kola edari hau 2002ko urrian sortu zuen Tawfik Mathlouthi tunisiar-frantziarrak eta bere esanetan bi helburu nagusi ditu: «Palestinarren alde egitea eta inperialismoaren aurkako propaganda» garatzea. Industri gizon honen esanetan, negozioaren etekinen %10 palestinar erakunde desberdinen eskuetara joango da.

Motz erantzunean

Baltasar Garzon epaileak ezker abertzaleko Udalbiltzaren aurka jo du berriz ere. Oraingoan honakoak espetxeratu ditu epaileak: Loren Arkotxa erakunde honetako lehendakaria, Imanol Esnaola euskaltzale ezaguna eta Miren Josu Aranburu, hurrenez hurren orain arte lehena Ondarroako alkate izana eta beste biak zinegotziak Lezon eta Urretxun. Halaber, jadanik espetxean diren Joseba Garmendia eta Xabier Alegria auzi honengatik ere espetxeratzea agindu zuen epaileak. ETAko kide edo laguntzaile izatea leporatzen zaie guztiei, Udalbiltza ETAren tresna delako. Ideia batzuen eta gizarte sektore batzuen kriminalizazioa gero eta ageriagoa da, egiten dena edozer dela ere. Gauza asko esan liteke, baina bat nabarmentzen ari da besteen gainetik: egoera hauek salatzen dituzten euskal instituzio eta alderdi nagusienak nabarmen geratzen dira motz egoera hauen aurrean.


Soziolinguistika Klusterra sortu da

Urtetako ahaleginen eta prestaketen ondoren aurkeztu berri dute Soziolinguistika Klusterra. Elkarte honen helburu nagusia euskararen berreskurapen eta normalizaziorako soziolinguistika ezagutza garatzea da. Garapen horretarako azpiegitura funtzional, fisiko eta organizatiboak eskaini nahi ditu. Besteren artean, ikerketa, formazio eta argitalpenetan dauden beharrei erantzuteko proiektuak bultzatuko dituzte. Hauek dira elkarte berriko erakunde sustatzaileak: EHU, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Udako Euskal Unibertsitatea, SEI elkartea, Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkartea, Elhuyar Aholkularitza, EMUN Kooperatiba eta Eusko Ikaskuntza.


Behatokiak Ruiz Piñeiroren izendapena helegin du

Madrilgo Auzitegi Gorenean helegitea jarri du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Fernando Ruiz Piñeiroren izendapenaren aurka. Piñeiro epailea Euskadiko Goi Auzitegiko Buru izendatu zuten hiru hautagaietan epaile euskaldun bat egon arren. Espainiak Euroitunaren testuinguruan jokatu behar duela gogorarazi du Behatokiak eta hizkuntza gutxituen eskubideen aldeko jarrera hobetsi. Bide berean, Bizkaiko Abokatuen Kolegioak Espainiako justizia alorrak euskararekiko duen begirune urria salatu du Europako Batasunean.


Euskaltzaindiak euskalkien erabilera zehazten duen Adierazpena onartu du

Euskaltzaindiaren osoko batzarrak iritzi asko jaso ondoren euskalkiak erabiltzeko moduak zehaztu ditu. Hiru alorretan jorratu dute gaia: irakaskuntza, komunikabideak eta administrazioa. Pascual Rekalde eta Andres Urrutia euskaltzainek euskalkiak erabiltzearen aitzakian badaezpadako euskara erabiltzearen arriskua dagoela salatu dute.


Gasteizko Euskara Plana onartzeke

Gasteizko talde euskaltzaleek erakutsitako kezkei esker Gasteizko Euskara Planaren abiapuntu dokumentua onartu gabe geratu da. Ziurrenik maiatzean egingo dute bilera udal arduradunek talde euskaltzaleekin. Euskararen Aholku Batzordeak bi kezka argi adierazi dizkio Gasteizko Udalari. Batetik, aurrekontua 200.000 eurotik 40.000ra jaistea eta bestetik, 2004rako egutegia betetzeko gogo gutxi izatea. Bestalde, Euskharan elkarteari egindako diru murrizketak puntualak izan direla adierazi du Garmendia zinegotziak.



hemeroteka

1938. zenbakia | 2004-04-04
1937. zenbakia | 2004-03-28

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan