Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-04-04 -- 1938.zenb

Zer da... Berankortasuna

Daniel Udalaitz


Hartutako zorrei itundutako epeetan erantzuteko gauza ez dena hartzen da berankortzat. Berankortasunak zorren ordainketan izandako atzerapena neurtzen du, edo bi alderdiren artean ezarritako konpromiso finantzarioak ez betetzea. Berankortasuna entitate finantzarioek kontu handiz begiratzen duten gaia da, haiek baitira kredituak ematen dituztenak. Hainbesteraino, non berankortasun hori aurreikusteko ûeta beharrezko probisioak egitekoû obligazioa baitute, kontuetan desorekarik gerta ez dakien. Zor batzuk ez ordaintzeak enpresa baten pagamenduen etenaldia ekar dezake, eta are porrota ere. Berankortasuna handitzeko arriskua gertatzen da hazkunde ekonomikoa gelditzen denean, kontsumoa gutxitzen denean eta enpresek aurreikusitako diru-kopuruak sartzen ez dituztenean. Berarekin dakar aktibitate urriagoa, langabezia handiagoa eta langabetuentzako zailtasun handiagoak konpromiso finantzarioei aurre egiteko, hala nola kredituei. Berankorra behartua geratzen da gero berandutzako interesa ordaintzera, Europako Banku Zentralak une bakoitzean ezartzen duen interes-tasa eta beste zazpi puntu gehiagokoa izan ohi dena. Estatu bakoitzeko banku zentralak berankorren erregistroa eduki ohi du, eta han agertzen da kitatu gabeko zorren bat eduki duenaren edo daukanaren identitatea.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan