Astekaria

 Txandan 

Stop

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


1938. alea
2004-04-04
alde 0    kontra 0

Mutiko batek, trafiko seinale batera hurbildu eta, espraia dantzatuz, bi letra eransten dizkio han idatziari: aurretik e, eta atzetik a. Hartara, lehen stop zioen lekuan estopa dio orain seinaleak. Iragarki bat baino ez da: Estopa musika talde sonatuaren azken diskoarena.

Kontua da iragarki hori aireratzeari uko egin diola hainbat telebista katek, eta Merkatu Komunikazioa Autoarautzeko Elkarteak ere kontrako epaia eman omen du. Lehendik ere banengoen delako elkarte horrena bost xentimoko pupua eta hamar mila euroko trapua ez ote zen, baina oraingo honetan marka guztiak hautsi ditu. Errepideetan jende asko hiltzen dela, eta trafiko seinaleak pintatzea, arriskutsua ez ezik, delitua ere badela, Errepideetako Segurtasun Legearen kontrakoa. Seinaleak lardaskatzea, eta bizikletaz edanda ibiltzea dira, antza, errepide istripuen eragile nagusiak.

Iragarkiak debekatzekotan, bada hori baino mila aldiz arriskutsuagoko iragarkirik telebistetan. Bat baino ez aipatzearren, hor dago Kas freskagarri laranjazkoarena, iragarle horrek ûedo haren agentziakû aspalditxo hartu zuen txoro-bidetik. Neska gazte bat ageri da, lasterka, atzetik jende olde bat jarraika duela. Gaizki esan dut, azken bi segundoetan baino ez baita agertzen neska; gainerako hemezortzietan, haren ipurdia baino ez, lehen plano laranjazkoan.

Edan ez ezik pentsatu ere gorputz atal horrekin egiten dugula uste dutela uste dut!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1937
 
azala1936

1938 zenbakia.
2004ko apirilaren 04a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia