2004-04-04 -- 1938.zenb
Luis Nuñezek Sorbonako unibertsitatean ikasi zuen Linguistika eta Soziologia. Baita euskara ere. Hizkuntza honen irakaskuntza eta egoera aztertzen zuten hainbat ikerlanen egilea da. Egin egunkariko erredaktoreburu izan zen, eta itxi zutenean, Euskal Filologiako zenbait ikasturte egiteari ekin zion Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen. Eta hain zuzen ere orduantxe hasi zen El Euskera Arcaico. Extensión y parentesco lanaren oinarriak ikertzen. Gero proiektua osatu eta Errenteriako Udalak antolatzen duen Koldo Mitxelena ikerketa bekara aurkeztu zuen, eta 2002. urtean emandakoari esker egin ahal izan zuen Txalaparta argitaletxeak kaleratutako El Euskera Arcaico. Extensión y parentescos liburuan jasotzen den ikerketa. Nolanahi ere, bere lanak bi argitalpen ezagutu ditu aldi berean: aipatu berri duguna eta Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko Bilduma aldizkariaren 17. zenbakian plazaratu zuen Parentescos y antigua extensión del euskera izenburukoa. Biak ala biak irakurketaren ulermena errazten duten berrogeita hamar inguru mapa eta grafikoz horniturik agertzen dira.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa