Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-04-04 -- 1938.zenb

Landareen lore-hautsak alergia eragiten du

Jabier Agirre

Polen edo lore-hautsari alergikoak direnei ûeta ez dira hain gutxi, biztanleriaren % 8-12 bitartean gaitz horrek jota baitagoû ez zaie batere gustatzen udaberria. Zergatik ote da? Urte-sasoiaren aldaketak, pertsona ia gehienentzat gauza pozgarria dena ûegunak luzatzen direlako, eta tenperaturak igotzen direlakoû, beraientzat hainbat sintoma eta molestia ekartzen dituelako: arnas arazoak, azkurak, erresuminak eta beste hainbat ezinegon.
Polenari alergia esaten zaion hori adoleszentzian agertzen da normalean, eta bizitza osoan mantentzen da. Basurtuko Ospitaleko Alergia Unitatea zuzentzen duen Ignacio Antepara alergologoak dioen bezala, gaitz hori jasaten dutenek errinitisak (sudurreko jarioak eta kongestioak), konjuntibitisa (begi gorrituak, malko-jarioa) eta asma (arnasterakoan zailtasunak eta txistu-hotsak) izaten dituzte, landareen polinizazioa ûedo lore-hautseztapena, gora gu eta gutarrak!û gertatzen den bitartean.
Eta zerk eragiten du polinizazioa? Urtean zehar pilatu diren euri-urak. "Eguraldi ona, tenperatura onak (altuak) eta udaberri lehorra eginez gero, alergia gehiago agertzen dira", dio Antepara doktoreak. Alergiari lotutako arazo nagusia errinitis alergikoa da ûhiritarren % 15-20k eduki ohi duû. Eta gaitz hau larria izan ez arren, errinitisak erabat aldrebesten du pertsonaren bizimodua ûeskolako errendimendua bezala, baita laneko produktibitatea ereû. Gaur egun bost pertsonatik batek alergia-arazoak ditu ûpolenaz gain, beste hainbat alergenok eraginakû eta gaitz horiek gora egingo dutela esan daiteke datozen urteotan, poluzioa eta bestelako kutsatzaileak direla medio. Bestalde, gaitz horien kontrako medikazioa ez da batere zehatza, eta horrexegatik alergia arinek jota ibili ohi direnek ez dute, normalean, medikazio edo botika espezifikorik hartzen, nahiago izaten baitute beren sintomak bere kasa desagertzea. Eta hori, kasu askotan, ez da beraiek uste bezain azkar gertatzen.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan