Jaime oso gaztetatik izan dela bizia eta azkarra diote orduan ezagutu zutenek. Legezko adinik ez zuenetik aritu da kazetari. Ahots ezagunena lehenengo, eta irudiak zuzentzera pasatu zen ondoren, albistegietako buru egitean. «Aulki elektrikoan» eseritzen den arren, saiatzen da burujabetasunari eusten. Ez omen du, gainera, beti aulkian eserita jarraitzeko asmorik. ARGIAko irakurleentzat propio, gorbatarik gabeko zuzendari bakarra izateari utzi dio, gaurkoz.
Bizitza osoa izan zara kazetari. Nolako bizimodua ekarri dizu horrek?
Amerikako Estatu Batuetara joan zinenean hango kazetagintza ezagutzeko aukera izan zenuen. Hemengoarekin alderatuta, nolakoa da?
Irailaren 11ko eta martxoaren 11ko atentatuak, telebistarako diseinatuak zeuden. Albistegietako buru zaren ikuspegitik nola aztertzen dituzu?
Atentatuen ordua bera ere telebistarako pentsatua zegoen. Irailaren 11koa gure arratsaldeko 15:00tan izan zen, hau da, Europako albistegien orduan, eta AEBetan, berriz, goizeko 9:00etan, goizeko albistegietan. Asian iluntzen ari zuen, eta gaueko albistegien ordua zen. Madrilgoa gehiago egin zuten Europara begira.
Izua etapaz etapa edatzea lortzen dute. Denbora gutxian, baina bata bestearen osteko gertakizunekin. Lehenengo dorre bat, gero bestea, gero Pentagonoa... Madrilen ere lehenengo leherketa bat, gero bigarren bat, gero bestea...
Zer landu behar du kazetariak?
Kazetariak informazio bila dabiltza, edo gehiegi jaten dute prentsaurrekoen pentsutik?
Albistegietako buru zara. Lanpostu horri zergatik deitzen zaio «aulki elektrikoa»?
Zer funtzio bete behar dute albistegiek politikan?
Albistegietako buru zarenetik egoera politiko desberdinak ezagutu dituzu. Nola baldintzaten du horrek zuen lana?
Kazetariek egunero izendatzen dituzte «terrorista»k eta «biktima»k. Nola sortzen da hizkuntza hori?
Nazioarteko albisteak indartzeko apustua egin duzue azken urteetan. Zergatik?
Kanpora doan kazetariak zer informazio jasotzen du?
Estatuek kanpoan beren bertsioa zabaltzen dute. Euskal Herriko ikuspegia zabaltzen da kanpoan?
ETB1 eta ETB2ren arteko alde bakarra hizkuntza da?
Euskal Herriko gizartean, erdal komunitateak eta euskaldunak elkar ezagutzen dute?
Euskalgintzak pisu handia eman dio kulturari. Ez dago desorekarik, euskalgintzak ematen dion garrantziaren eta eguneroko bizitzan kulturak duenaren artean?
Herri komunikabideek zer eskaini behar dute?
Zer telebista saio kontsumitzen duzu eguneroko bizitzan?
Kazetaritzara itzultzeko asmorik bai?
Ez dut gogoko ibilbide profesionalean hemen dagoen tradizioa. Hemengo tradizioa da kazetaritzan hastea, ondoren bulegoetara iristea, eta behin iritsita bulegoetan jiraka eta bueltaka ibiltzea. Ez dut uste hori oso sanoa denik. Niri tradizio anglosaxoia gustatzen zait, hau da, kazetari izan, garai batean bulegoren batetik pasa, bulegoko lana zer den ezagutu eta ardurak hartu, baina gero, berriro kaleko kazetaritza aktibora itzultzea.
Orain kazetaritzara itzultzen banaiz, ikuspegi osoago bat izango dut. Eta agian, uneren batean nire nagusiren bat ulertu ere egingo dut.
jaio: Elduaienen, 1966an.
bizi: Donostian.
ikasketak: Kazetaritzan lizentziatua.
Ibilbidea
17 urterekin Tolosako euskaltegian aritu zen euskara irakasle.
17 urterekin hasi zen, baita ere, Euskadi Irratian. Geroztik, programa hauek egin ditu:
- Patrikazulo
- Gazte gara gazte (1984-1990)
- Goizean Behin (1990-2000)
Euskal Telebistan ere hainbat lan egindakoa da:
- Don don Kikilikon saioan erredaktore (1985)
- Funtzioa saioan erredaktore
- Berehala Gatoz saioko aurkezle
Amerikako Estatu Batuetara joan zen 1998an.
Egun, ETBko albistegietako buru da, 1999tik.
«Plazan aurkezle lanetan aritzeak komunikaziorako asko balio izan dit. Jendaurrean nola hitz egin ikasten da, eta publikoa aspertzen ari den edo gustura dagoen sumatzen.
Antzokian hanka sartze asko egin izan ditut. Behin, umeen abesbatza lehiaketa bat horrela aurkeztu nuen: ęBetoz neska-mutil moxkorrakĘ, ękoxkorrakĘ esatea tokatzen zen, noski. Antzoki dena barrez jarri zen, ni gorritu egin nintzen, baina aurrera jarraitu beharra zegoen. Hutsegiteetatik ondo ateratzeak zer garrantzi duen ikasi nuen"
«Asko markatu nau heriotzak. Era ezberdinetan ezagutu dut, jendea hiltzen ikusi dut.
Oso gazte nintzenean mozkor batek bizikletan zihoan nire anaia hil zuen, kotxearekin jota. Geroago minbizi kasuak izan ditut oso gertu, eta Juan Maria Jauregi hil zutenean berarekin ari nintzen kafea hartzen.
Heriotza ikusi izanak arazoak erlatibizatzen lagundu dit. Eta bizitzari ahalik eta zuku gehien ateratzen eta gauza txikiei garrantzia ematen irakatsi dit.
Beldurra diot, edo amorrazioa, maite dudan jendearen heriotzari. Neureaz ez dut pentsatzen.»
ETBrako Jerry Adams elkarrizketatzera joan nintzen Belfastera. Elkarrizketa itzultzaile batekin egin behar izan nion, ni ez nintzelako gai ingelesez egiteko. Orduan konturatu nintzen, benetan kazetari izan nahi banuen ingelesa ikasi beharra neukala. Elkarrizketa horri esker erabaki nuen AEBetara joatea, ingelesa ikasi eta mundu anglosaxoia ezagutzera.
Ingelesa ikasita leiho eder bat zabaldu zait neure barruan, beste mundu ikuskera bat.
«Hauteskunde gauetan eta egun berezietan ETB1 eta ETB2an aldi berean programa luzeak egiteak sekulako ahalegina eskatzen du. 200 pertsonak lan egiten dute hauteskunde gauean denera, alegia, bi kateak hartuta eta teknikoak ere barne.
Baina hausnartu behar dugu ETB1ek zer plus dituen. Zer balio erantsi eman behar diogun euskaraz egiten dugun telebistari. Hori da ETBren erronka handienetako bat. Gero eta gehiago ikusten dudalako euskal hiztuna lasai asko gaztelerazko medioak kontsumitzen, gaztelerazko medio horrek ere bertako kodeak errespetatzen dituelako.»
«Irratian Arantxa Iturbe eta biok Amaia Vazquezekin sexualitateaz hizketan hasi ginenean, asko kosta zitzaigun, ez geundelako batere ohituta horrelako gaietaz aritzen. Telefono dei asko jaso genituen oso kontra hitz eginez.»
Doinua: Goiz eder batek
Herio gorroto duzu
gertu dabilen unean,
maite duzuna murgiltzen
baitu zulo ilunean.
Baina ekidin ezina denez
etortzen den egunean
hobe bizitzen ahalegintzea
aukera daukagunean.
![]() |
|
||||
1938 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa