Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-04-04 -- 1938.zenb

Izenak

Katixa Garate


Deabru Beltzaktaldeak mundu bira bati ekin dio Les Tambours de Feu lan arrakastatsuarekin. Besteak beste, Venezuela, Frantzia, Belgika, Alemania, Kanada, Italia, Portugal eta Brasilen aurkeztuko du bere lana.

Iban Nikolaik Didjeridu hotsak plazaratu du Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik. Londresen egindako egonaldian hasi zen instrumentu aborigena jotzen. Hirugarren diskoa du honakoa.

Ramon Saldias zinegileak Euskadiko Filmategiaren esku utziko ditu 60ko hamarkadatik hona egin dituen film, dokumental eta iragarkiak. FIlmategiak Saldiasen lana zaharberritu, katalogatu eta hedatzeko konpromisoa hartu du.

Ultra-Petita eta Action Futur kolektiboen lanak paratu dituzte Baionako Bonnat museoaren Carre aretoan. Euskal artista gazteek eginiko argazki, instalazio eta bideoek etxebizitza lortzeko zailtasunen eta giza harremanen eskasia dituzte hizpide.

Ramon Lazkano konpositoreak eta Xabier Lete olerkariak Otoitz baten gisan organorako pieza sortu dute, Pagoarteren eskariz. Apirilaren 2an estreinatu dute lana Oiartzungo San Esteban parrokian.

Kukai eta Tanttakak IV. Donostia Antzerki Saria eskuratu dute 1937, gogoaren bidezidorretatik lanarengatik.

Xabier Montoiak Blackout eleberria argitaratu du Susarekin. Trilogia baten bigarren lana da eta Hezur gabeko hilak nobelako Jean Etxegoien du protagonista.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan