2004-03-28 -- 1937.zenb
Sestaoko La Navaleko langileen mobilizazioak pixkanaka-pixkanaka gogortuz joan dira, eta azkeneko ekintzek gogora ekarri dizkigute 80ko hamarkadan Euskaldunako langileek beraien lanpostuak eta ontziolaren etorkizuna aurrera ateratzeko ahaleginean egindakoak. Ekintza haien ondorioz, langile ugari zauritu ziren eta bat hil, gaur egun kultura eta aisialdirako espazioa dena poliziak indarrez hartu zuenean. La Navaleko langileen eta haien familien buruetan Euskaldunaren itxiera hura dago orain, ontziola lan-kargarik gabe baitago eta bertako zuzendaritza ûEspainiako Gobernuaren menpe dagoenaû langileei xantaia egiten ari baita hitzarmen kolektiboaren negoziazioan: ontzi bat eraikitzea proposatzen die jadanik eskuratutako gizarte eta lan eskubideei uko egitearen truk.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa