Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-03-28 -- 1937.zenb

artikulu nagusira itzuli
San Blas benta eta ostatua

Belate mendatetik N-121 errepidean barna Baztan aldera jaisten, 700 metroko garaieran, bihurgune itxi baten ondoren ezkerraldean dago kokatua San Blas benta; eskuinaldean, berriz, igotzen ari bagara. Baina leku honen historia errepidea baino lehen hasi zen, izan ere, 1840. urte aldera errepide hau zabaldu baino lehen bertatik Nafarroako erresumaren barnealdea, Lapurdi eta Gipuzkoako kostaldearekin lotzen zituen galtzada erromatarra igarotzen zen. Ikertzaile batzuen arabera, II. edo III. mendekoa da. Galtzada honetatik igarotzen ziren ere Erdi Aroan Santiagora bidean, Urdazubitik barrena zetozen pelegrinak. Horrela, Done Jakuerako erromesaldi garaian, paraje honetan, ospitale bat kokatu omen zen ûgaur egungo aterpe baten modukoaû eta ziur aski San Blas izeneko ermita ere bai, izan ere, San Blas ibiltari eta erromes behartsuen zaintzaile izan zen.



Errepide berria eraiki eta gutxira Belate mendatearen alde banatako udalek, hots, Ultzamak eta Baztanek, benta bana zabaldu zutela baldin badakigu ere ûUltzamako benta eta Benterreaû, San Blas bentaren jatorria ez da ziurra. Etxebizitza izan omen zen, eta baita Casa de postas delakoa ere. Paraje honetara gerturatzen ziren biriketako gaitzak jota zeudenak, hemengo haize garbiak sendatuko zituelakoan. Eraikinari beharren arabera zatiak erantsi zizkioten, pixkanaka etxea handituz, eta jabetza ugaritatik pasa da, horrela nagusi ingelesak, Urruñakoak eta abar ezagutu ditu. Duela hamarkada batzuk garraiolarien jatetxe eta geraleku ospetsu bilakatu zen, baina 1998an, Belateko tunela ireki zutenetik, kamioiak apenas igarotzen diren bertatik. Carlos eta Xefek hartu zuten orduan benta eta duela hiru bat urte, bentaz gain ostatu izatera igaro da, errepide nagusia bertatik ez pasatzeak ekarri dion lasaitasunari esker, egun batzuk paraje eder honetan igarotzeko aproposa.



Arraratsko benta

Belateko errepide zaharretik Berroeta, Aniz eta Zigatik barrena Elizondo eta Lapurdira abiatzeko bidegurutzean kokatzen da. Egun etxebizitza da.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan