Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-03-28 -- 1937.zenb


Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak Deian M-11ko atentatuari buruz idatzitako iritzi artikuluan:

«Garrantzitsuena, beraz, ez da egiletzarekikoa, berau arinagoa izan zen edo ez, ńabardura gehiago edo gutxiagokoa. Akaso bereizketarik gabeko atentatu hori baino krudelkeria txikiagokoa izan zen Miguel Angel Blanco bezalako atxilotu bat hiltzea? Garai hartan HBko Mahai Nazionaleko kidea nintzela, presoaren bizia errespetatzeko ETAri egindako eskarian bakarrik gelditu nintzen. Orain fariseoen gisa asaldaturik agertzen diren "matxo etalogoetako" batzuk, egoera haien ispiluaren aurrean biluztuko balira, sexurik gabeko politiko gisa agertuko lirateke. Non zineten kasu hartan Salaberria, Olarra, Iraeta, Aoiz, Esparza, Idigoras, Permach eta beste makako batzuk? Hori besterik ez».

Daniel Udalaitz

Prezioen igoera neurrigabe eta kontrolgabea da burbuila. Hainbat arlotan gertatzen dira burbuilak: burtsetakoan, finantzarioan, teknologikoan, immobiliarioan... Azkenaldian, burbuila immobiliarioa da gehien aipatzen dena. Hala ere, orain arte ohikoena izan dena burtsetako edo finantzetako burbuila da. Fenomeno horrek egundoko aldea sortzen du aktiboen balioaren eta kotizatzen diren balioaren artean, burtsetako burbuilaren kasuan, edota etxebizitza edo ondasun immobiliarioen balio errealaren eta saltzen diren prezioaren artean. Burtsetako burbuilaren kasuan, hainbat elementuren fruitu da: errentagarritasun anormalki altuak, errentagarritasun altu horiek bilatzen dituzten inbertitzaileen parte-hartze masiboa eta enpresa kotizatuen balorazio irreala, ekonomiaren errealitatearekin batere zerikusirik ez duena. Horrek guztiak sorrarazten duen egoeraren ondorioz, burbuila hori, epe gutxi-asko luzeetan, zulatu eta lehertu egiten da, eta kotizazioen beherakada ikusgarria gertarazten du: %45eko batez bestekorainokoa. Horren antzeko zerbait gertatzen da burbuila immobiliarioaren kasuan: ondasun immobiliarioak benetako balioaren gainetik salduz errentagarritasun altuak bilatzeak burbuila bat gertarazten du, eta, zulatzen eta lehertzen denean, berarekin ekartzen du prezioen berebiziko beherakada, %30eko batez bestekorainokoa.

hemeroteka

1935. zenbakia | 2004-03-14
1934. zenbakia | 2004-03-07
1933. zenbakia | 2004-02-29
1932. zenbakia | 2004-02-22

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan